Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura. (2013/12/5)

2013.eko abenduak 05

Gai-zerrenda:
1. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Hiriko izeneko proiektuagatik jasotako laguntza publikoak berreskuratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0053)
2. Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0054)
3. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0055)
4. Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0056)
5. Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0052)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku-baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0249)
7. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0317)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau