Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak turismo jomugaren eta bere produktuen sustapenerako kanpaina bat jarri du martxan abenduan

2013.eko abenduak 03

Ø Kukuxumusu-k egindako kreatibitateak ikurriña jomugaren sinbolo moduan erabiltzen du, Euskadiren turismo produktu eta baliabide ezberdinen ikono piloa biltzen dituen ikurriña, hain zuzen ere.

Ø Kanpaina, atzotik, Estatu mailan zabalduko da eta batez ere, merkatu garrantzitsuenetan: Madril eta Bartzelona, abenduan zehar.

Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, Estatu mailako hedabide eta euskarri ezberdinetan, martxan jarri du turismo jomuga eta bere produktuen sustapenerako kanpaina bat.

Kanpaina hau abenduan zehar garatuko da, zubiari eta Gabonetara begira, Kukuxumusu-k, nazioarte mailan ezaguna den enpresak egindako kreatibitatearekin.

Kreatibitateak, modu atseginean eta erakargarrian, ikurriña erabiltzen du Euskadi-Basque Country jomugaren símbolo gisa. Euskadiren turismo produktu eta baliabiderik garrantzitsuenak biltzen dituen ikurriña eta jomuga, hain zuzen ere. Bere kulturari, hizkuntzari, jendearen izakerari eta ohiturei esker berezia den jomuga. Eta euskerea kanpainaren elementu inportantea da: hizkuntza desberdina eta misteriotsua, berez duen zailtasunak kanpaina kreatiboa eta dibertigarria, baina aldi berean landua eta burutsua egiteko aukera ematen duena.

Hil honetan lau pieza grafikoren bidez euskal enogastronomia, hiriak, Gabonak eta kultura erakutsiko dituzte Euskadira sasoi honetan etorri nahi duen bidaiariarentzat zuzenduak.

2014ean jarraituko duen kanpainak eragina izango du oporraldien aurreko epeetan, kreatibitate pieza desberdinekin eta prentsan, aldizkarietako gehigarrietan, irratian, interneten eta kanpoko euskarrietan (Madrilgo eta Bartzelonako metroetan) zabalduko da.

Kanpainaren aurrekontua 500.000 eurotakoa da.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @kukuxumusu
    2013.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @Imanolsa: Hemen @kukuxumusu-k, EJ ta #Basquetour-en aginduz diseinatu duen #ikurriña #kreatiboa http://t.co/38GzmK79N3 @Ire…

  • @Imanolsa
    2013.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    Hemen @kukuxumusu-k, EJ ta #Basquetour-en aginduz diseinatu duen #ikurriña #kreatiboa http://t.co/LZBf4gwUbi @Irekia http://t.co/gtDXaWrzIr