Berriak Osasuna
Eu

Kontsumobidek ia milioi bat euro bideratuko ditu 2014an kontsumitzaileen eskubideak eta interesak sustatzeko eta defendatzeko tokiko erakundeei diru-laguntzak ematera. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 03

LABURPENA

Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutuak 958.570 euro bideratuko ditu 2014an kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatzen eta defendatzen dituzten tokiko erakundeei eta haiek sustaturiko entitateei diru-laguntzak ematera.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu duen laguntzen aginduak helburu zehatz bat du: Udal Bulegoei (KIUB) laguntzeko mekanismoei eusteko Kontsumobideren helburua betetzea, kontsumo-politikak indartzeko eta kontsumitzaileen defentsaz eta babesaz arduratzen diren erakundeen lana lerrokatzeko testuinguruan.

2014ko ekitaldirako deialdiak berekin dakar hiru gastu mota diruz laguntzea: informazio- eta trebakuntza-ekintzen funtzionamendua eta gauzatzea, ikuskaritza-jarduerak, eta instalazioak eta ekipamenduak.
Zehazkiago, diru-laguntza guzti horretatik, 859.171 euro kontsumitzaileen eta erabiltzaileen informazio- eta prestakuntza-jardueren funtzionamendutik eratorritako gastuak ordaintzeko izango dira, baita kontsumitzaileei informazioa emateko helburua duten udal-bulegoetara bidaltzekoak diren zentro eta zerbitzuen argitalpenen edizio- eta zabalkuntza-gastuak ordaintzeko ere. 80.000 euro ikuskaritza-jardueretarako izango dira, eta 19.399 euro udal-bulegoetara zuzenduriko zentroak eta zerbitzuak instalatzeko, zaharberritzeko, zabaltzeko, ekipatzeko edo lekuz aldatzeko.

Diru-laguntza horiek arautzen dituen agindua abenduaren 13an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), eta tokiko erakundeek eskabideak aurkezteko epea abenduaren 14an hasi eta 2014ko otsailaren 15ean amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau