Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, zeinek garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten baitie Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2014ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako proiektuak aurkez ditzaten. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 03

LABURPENA

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN PROGRAMARAKO PROIEKTUAK AURKEZTEKO DEIALDIA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2014ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programara proiektuak aurkezteko deialdia egiten duen Agindua onartu du. Lankidetza eta garapenerako entitateei zuzendutako deialdi honek, proiekturik egokienak aukeratzeko oinarriak ere ezartzen ditu, bai eta onuradunei laguntzak emateko baldintzak ere.

Diru-laguntza horiek orotara 45.000 euroko kopurua dute. Proiektuak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua indarrean sartzen den egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau