
Erabakia, Munduko Pilota Batzarra elkarteari diru-laguntza zuzena emateko dena zesta puntako (binakakoa eta banakakoa) eta binakako erremonteko txapelketen antolaketa finantzatzeko, 2013. urtean. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)
LABURPENA
20.000 EURO MUNDUKO PILOTA BATZARRARI
Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Munduko Pilota Batzarra elkarteari 20.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du, 2013 urtean munduko zesta-punta txapelketak (bikoteka eta banaka) eta erremonte txapelketak antolatu ditzan.
Diru-laguntzaren kopuru osoa, ordainketa bakarrean emango da, laguntzaren justifikazioa aurkeztu ondoren. Diru-laguntzaren justifikazioarako, faktura originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztu beharko da, bai eta burututako jarduerak azalduko dituen txostena ere. Dokumentazio guztia aurkezteko epea 2013ko abenduaren 31n amaituko da.