
Erabakia, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko Klusterra (EIKEN) deritzon elkarteari zuzeneko diru-laguntza ematen diona, "EikenBANK" proiektua finantzatzeko, 2013an. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)
LABURPENA
25.000 EURO EIKEN IKUS-ENTZUNEZKO KLUSTERRARI
Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Eiken Ikus-entzunezkoen Klusterrari 25.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du. 2013 urteko EikenBank proiektua finantzatzea da diru-laguntzaren xedea (gazte sortzaile ez profesionalen eta ikus-entzunezkoen sektoreko enpresen arteko elkarlana)
Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: kopuruaren %75 laguntza onartu ondoren, eta gainerako %25 berriz, laguntzaren justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikazio hau faktura originalak (edo kopia konpultsatuak) aurkeztuta egingo da, burututako jardueren inguruko txostenarekin batera. Dokumentazioa aurkezteko epea 2013ko abenduaren 31n amaituko da.