
Agindua, Unibertsitate-Enpresa egintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko deialdia egiten duena (2014-2015). (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)
LABURPENA
IKERKETA ETA BERRIZTAPEN TEKNOLOGIKOA
Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren agindu bat onartu du gaurko bileran. Agindu horren bidez ikerketa eta berriztapen teknologikorako diru-laguntzak deitzen dira, unibertsitatearen eta enpresen artean 2014-2015eko aldian jarduerak egiteko aurreikusitako fondoen kontura.
Deialdi honen bidez diru-laguntzak emango dira, 229.472 euroko zenbateko globalean, unibertsitatetik enpresetara, enpresa horien interesekoak diren arloetan, ezagutza transferitzea helburu duten ikerketa-proiektuak egiteko. Unibertsitate-taldeak, enpresako pertsonalaren parte-hartzearekin, gauzatu beharko ditu proiektuak; erakunde laguntzaileetako ikertzaileek ere izango dute parte hartzeko aukera.
Parte hartzen duten enpresek, gutxienez, proiektuaren kostu osoaren % 10 finantzatu beharko dute, eskudirutan, eta diru hori ikertzaileen kargu-sarietarako erabili ahal izango da. Ondorio horietarako, lankidetza-hitzarmen bat izenpetuko da unibertsitate onuradunaren eta enpresaren artean.