Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxe pribatuekin araudiko nahiz estatutuko harremanak dituzten federazio eta elkarteei zuzeneko diru-laguntza emateko dena, 2013-2014 ikasturtean itunpeko sare pribatuan hirueletasuna garatu eta bultzatzeko. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 03

LABURPENA

1,036 MILIOI EURO, SARE PRIBATUAN HIRUELETASUNA SUSTATZEKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatuekin estatutu- edo arauzko harremanak dituzten federazioei eta elkarteei dirulaguntza zuzen bat emateko erabakia, 2013-2014 ikasturtean itunpeko sare pribatuan hirueletasuna sustatzeko.

Dirulaguntzak, 1.036.171 euroko zenbateko globalekoak, ondorengo eremuetan jarduera espezifikoak egitea du helburu: Oinarrizko Irakaskuntzako eta Batxilergoko irakasleen prestakuntza, 651.072 euro emango dira eremu horretarako, eta hezkuntza hirueledunaren markoaren esperimentazioa, 385.099 euro emango dira eremu horretarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau