Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, Euskadiko Filmategia fundazioari zuzeneko diru-laguntza emateko dena, KIMUAK programa finantzatzeko eta NOSFERATU bildumako 10. zenbakiko alea argitaratzeko. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 03

LABURPENA

151.400 EURO EUSKADIKO FILMOTEKA FUNDAZIOARI

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko Filmoteka Fundazioari 151.400 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du, elkarte honek 2013an burututako bi ekimen finantzatzeko. Batetik, Kimuak programa finantzatzeko (euskal film laburrak nazioarteko merkatuetan ezagutaraztekoa), eta bestetik, Nosferatu bildumaren 10. zenbakia argitaratzeko (ziklo zinematografikoen liburu bilduma).

Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: kopuruaren %75 laguntza onartu ondoren, eta gainerako %25 berriz, laguntzaren justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikazio hau faktura originalak (edo kopia konpultsatuak) aurkeztuta egingo da, burututako jardueren inguruko txostenarekin batera. Dokumentazioa aurkezteko epea 2013ko abenduaren 31n amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau