
Erabakia, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillari zuzeneko diru-laguntza emateko dena, eskualde horretan Enplegu Zentro bat jartzeko. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)
LABURPENA
ENPLEGU ZENTRO BERRIA GUARDIAKO KUADRILLAN
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok proposatuta, Gobernu Kontseiluak 28.667 euroko diru-laguntza onartu du Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillarentzat, eskualde horretan enplegu-zentro bat abian jartzeko.
Zerbitzu horrek Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako langileak izango ditu, eta ezingo da azpikontratatu. Horretarako, langile tekniko bat izan beharko du bulegoak, lanaldi osoko kontratuarekin eta unibertsitate-tituluarekin, urtebetetik gorako esperientziarekin eta enplegurako orientazio arloan lan egin duela egiaztatu beharko dute. Horretaz gain, lan-merkatua ezagutu beharko du, eta bulegotika eta Internet ezagutzak ere izan beharko ditu.
Zerbitzuaren erabiltzaileek -lan egiteko adina duen eta lana aktiboki bilatzen ari den edonor- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egongo dira aldez aurretik, eta alta edo administrazio-geldiera egoeran.
Bestalde, zentroko orientatzaileak honako zeregin hauek bete beharko ditu, besteak beste: zentroak ematen dituen zerbitzuak zabaldu eta aurkeztu, baita Lanbidek egiten dituen jardunak ere; eskatzaileak erregistratu; enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak erabiltzaileen esku jarri, eta eskaerak eguneratuta izan.