
Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, inbertsioak egiteko diru-laguntzak finantzatzeko mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearentzako babes-programaren barruan, 2014ko otsailaren 1ean bukatzen den aldian. Laguntzak uztailaren 19ko 548/2013 Errege Dekretuan daude jasota. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)
LABURPENA
MAHASTIZAINTZAREN ETA ARDOGINTZAREN SEKTOREAREN LEHIAKORTASUNA HANDITZEKO 6.000.000 EUROKO LAGUNTZAK
Eusko Jaurlaritzak 6.000.000 euroko gastua egiteko baimena eman du, horren bidez mahastizaintzaren sektorea babesteko programaren inbertsiorako erkidegoko diru-laguntzen erregimena ezartzeko.
Erkidegoko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko ekoizleen lehiakortasuna handitzeko, merkatuaren erakunde bat sortu dute. Erkidegoko Erregelamenduak ezarritako babes-neurrien artean zenbait berritasun aurki daitezke, adibidez, inbertsioena.
Marko horren barruan, 15.000.000 euroko inbertsio-jarduerak aurkeztuko dituztela aurreikusi da. Onuradunek finantzazioaren % 60 emango dute gutxienez. Hala, sektoreari bultzada nabarmena emango zaio, ekarpen publiko-pribatuak handitzeko.
Laguntza horiek izapidetzeko inprimakiak www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean daude eskuragarri, eta 2014ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkez daitezke Ekonomia Garapenaren eta Lehiakortasun Sailean (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz), edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozer tokitan.