Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek 490.000 euro zuzenduko ditu ikerketa bekak, eta elkarteentzako eta enpresentzako dirulaguntzetara. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 03

LABURPENA

Gaurko Gobernu Kontseiluak Emakunderen hiru beka eta subentzio deialdi onartu ditu 490.000 euroko balioarekin.

Batetik, emakumeen elkarte eta federazio eta berdintasuna helburu duten elkarteentzako 320.000 eurotako diru-laguntzak deitu ditu.

Bestetik, 100.000 euroko diru-laguntza deialdia egin du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko. Diru kopuru hau handitu egin daiteke, eskatutako laguntza guztien zenbakia kontutan hartuta eta Emakunderen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratzen badira.

Azkenik, Emakundek hiru bekentzako deialdia egin du, 69.999 euroko diru kopuruarekin, 2014. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko. Hiru beka mota daude eta hauek dira bakoitzaren ezaugarri eta edukiak:

1 beka: Gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea.
2. beka: Egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean.
3. beka: Sistema patriarkalaren presentzia, eragina eta sistema horrek iraun dezan laguntzen duten gizarte-fenomenoak aztertzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau