
Erabakia, Donostiako Karmengo Ama Arrantzaleen Kofradiari 2013an diru-laguntza zuzena ematen dena, beren zereginak betetzen laguntzeko. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)
LABURPENA
DONOSTIAKO ARRANTZALE KOFRADIARI 170.000 EUROKO DIRU LAGUNTZA EMATEKO AKORDIOA
Eusko Jaurlaritzak Donostiako Karmengo Ama arrantzale-kofradiari 170.000 euroko diru-laguntza ematea adostu du, kofradiak bere jarduerak gauza ditzan, besteak beste: arrantza-sektorea ordezkatu eta defendatu, sektorerako interesgarriak izan daitezkeen zerbitzuak sustatzea eta bere jarduerak babestea, gatazketan bitartekari aritzea eta informazio- eta dokumentazio-zentro izatea.
Hala, tokiko arrantza-sektorea babesteko konpromisoa bete du Eusko Jaurlaritzak. Diru-laguntzak, gainera, merkaturatze-proiektua eta arrantza sektorearen dibertsifikazio-proiektua etorkizunean gauzatzeko aukera ematen du.