Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, heriotza-zigorraren kontrako Pablo Ibar elkarteari diru-laguntza zuzena ematen dena, Pablo Ibarren kasuan ikerketa juridikoak egiten jarraitzeak eragingo dituen gastuak ordaintzen laguntzeko. (2013-12-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 03

LABURPENA

PABLO IBAR HERIOTZ ZIGORRAREN AURKAKO ELKARTEARENTZAKO DIRU-LAGUNTZA

Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio gaur "Pablo Ibar Heriotz Zigorraren aurkako Elkartea"ri 50.400 euroko diru-laguntza emateari, euskaldun jatorriko preso horrek epai justua lortzeko behar diren ikerketa juridiko berrien gastuak ordaintzeko erabil dadin oso-osorik diru-laguntza hori.

Gaur egun elkarte horrek lortu nahi duena da Pablo Ibar kondenatzeko egin zen epaia baliogabetzea eta epai hori berriz egitea; horretarako lanean ari dira Floridako Auzitegi Gorenarenean apelazio bat aurkezteko, Iparramerikako beste auzitegi batek zigor epaia jaso ondorengo berrikuspena ukatu ondoren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau