Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

3.567 langabe gutxiago ditu Euskadik azaroa amaitu ondoren

2013.eko abenduak 03

Azaroan, Euskadin 3.567 langabetu gutxiago izan dira, joan den urriarekiko %2,00 gutxiago. Gizarte Segurantzako afiliatuak, batez beste, 874.142 izan dira, aurreko hilean baino 1.384 gutxiago. Bizkaia izan da kontratazioak hobekien eboluzionatu duten lurraldea; izan ere, afiliazioak 0,16% gehitu dira.

Autonomia-erkidegoan 174.700 lagun zebiltzan enplegu bila aurreko hilabetea bukatuta, Lanbideko erregistroen arabera (% 16,6).

Hau izan da lurraldearen araberako banaketa:

ARABA: 2013ko urrian baino 616 langabe gutxiago daude, % 2,18 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 27.694 lagun.

BIZKAIA: 2013ko urrian baino 2.285 langabe gutxiago daude, % 2,28 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 97.798 lagun.

GIPUZKOA: 2013ko urrian baino 666 langabe gutxiago daude, % 1,34 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 49.208 lagun.

1.672 gizonek eta 1.895 emakumek galdu dute lana azaroan, urrian baino % 1,93 eta % 2,07 gutxiago, hurrenez hurren. Langabeen % 51,33 emakumeak dira.

Adinari dagokionez, 25 urtetik beherako 166 langabe gutxiago izan ziren azaroan (% 1,19). Are hobea izan zen 25-44 urte bitartekoentzako bilakaera: 2.619 langabe gutxiago (% 2,89). 45 urtetik gorako langabeen artean, berriz, 782 langabe gutxiago izan dira (% 1,06).

Sektoreka, berriz, industrian 531 langabe gutxiago daude (% 2,07); eta eraikuntzan 480 langabe gutxiago (% 2,42). Zerbitzuen sektorean izan da zifrarik onena, 2.711 langabe gutxiago (% 2,38), hain zuzen ere . Azkenik, lehen sektoreari dagokionez, 213 langabe gehiago izan dira (% 7,21).

Bestalde, lehendik lanik ez zutenen artean ere txikitu da langabezia, 58 pertsona, hain zuzen (% 0,36).

Hauek dira langabezia-indize handienak dituzten eskualdeak: Ezkerraldea (% 20,77), Enkarterriak (% 19,81), Bilbo (% 19,49), Aiarako eskualdea (% 18,26) eta Ibaizabal (% 17,97). Langabezia-indize txikiena dutenak, ordea, Gorbeialdea (% 8,57), Arabako Mendialdea (% 10,98), Arabako Bailarak (% 12,14), Lea-Artibai (% 12,27) eta Goierri (% 12,67) dira.


Gizarte Segurantzaren afiliazioa azaroan

Azaroan EAEn 874.142 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzaren afiliatuak, aurreko hilean baino 1.384 gutxiago.

Lurralde historikoen arabera, Bizkaiak izan du bilakabiderik onena: afiliazioa % 0,16 handitu da. Gipuzkoan, ordea, zenbatekoa negatiboa izan da (-% 0,03) eta Arabak bildu du zifrarik txarrena, afiliazioa % 1,38 txikitu baita.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2013.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    "Euskadi cierra noviembre con 3.567 personas menos en situación de desempleo" http://t.co/uJv0R7IqMZ

  • @JosJosebandoni
    2013.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] Euskadi cierra noviembre con 3.567 personas menos en situación de desempleo ► http://t.co/8DRICMxc5L #eusnet @lanbide…

  • @ikermerodio
    2013.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] Euskadi cierra noviembre con 3.567 personas menos en situación de desempleo ► http://t.co/8DRICMxc5L #eusnet @lanbide…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)