Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg

URAk azken asteetan, 60 eskaeratik gora jaso ditu zuhaitzak kentzeko hiru Lurraldeetan

2013.eko abenduak 02

Zuhaitz erorketa areagotu da azken egunotan izandako etengabeko eurite zakarrak eta aldian aldiko haize bolada bortitzak direla-eta. Gertaera horien ondorioz ezpondak erori egin dira eta hainbat zuhaitz ibai-ibilguetara jausi dira, beste kalte batzuen artean.

Horien harira azken hamabost egunetan URAk Bizkaian duen bulegoak 40 eskaera jaso ditu ibilguan jausitako zuhaitzak kentzeko. Horietatik 6 udalek aurkeztu dituzte; beste 23 ikuskaritza zerbitzuak jaso ditu 9 pertsonek osatuta lan taldea; eta bulegoan dauden lankideek beste 11 jaso zituzten.

2013ko urtarriletik urrira, URAk 350 zuhaitz baino gehiago kendu ditu mota guztietako lodiera eta itxurakoak, gutxi gorabehera 1.000 tona zur. Honako arro hauetan kendu da zuhaitz kopuru gehien: Artibai-Lea-Oka-Butroe, Asua, Kadagua, Nerbioi eta Ibaizabal, hau da, Kantauri Ekialdeko Arro Hidrografikoetako azaleraren %90.

URA realiza las labores de mantenimiento de cauces, a través de la UTE: Europea de Trabajos Forestales e Inbisa. En la medida que los niveles de los ríos desciendan, permitirán a la UTE continuar con las labores de extracción y troceado de árboles, troncos, ramas, etc.

URAk ibilgu zaintze lan hauek Europea de Trabajos Forestales eta Inbisak osatzen duten UTE baten bitartez burutzen ditu. Ibaien maila jaisten joango den heinean UTEak bere lanekin jarraitu ahal izango du: zuhaitzak, enborrak eta adarrak ibilguetatik atera, horiek moztu, etab.

Gipuzkoako kasuan, URAko bulegoak 20 eskaeratik gora jaso ditu bai udal bai URAko ikuskaritza zerbitzutik, eta emaitza izan da 140 metro kubikotik gorako enbor eta adar kendu direla, 120000 eurotako inbertsioa eta gero.

Arabako herrialdean, URAko mantentze lanen zerbitzuak guztira 20tik gorako ekintza programatu eta aurreikusi gabeko ekintzei eman die erantzun azken hilabetean. Azken astetako euriak dirella eta, ibai ibilguetatik oztopoak kentzen aritu da expreski, horien hustukeratarako ahalmena mantentzeko. Bulego honetan inbertsio 90000 eurotik gorakoa izan da azken hilabetean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko