Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzaren beka duten merkataritza-dinamizatzaileek Euskadin sektorearen jarduera hobetzeko 2014an lan egiteko tokiak hautatu dituzte

2013.eko abenduak 02

 

Eusko Jaurlaritzaren 2014rako merkataritza-dinamizatzaile beka duten hogeita hamar gazte tituludunek euskal merkataritza-sektorea aktibatzeko eta indartzeko hurrengo urtean lan egingo duten tokiak hautatu dituzte gaur goizean.

Bekadun guztiek (32 urte baino gutxiago dituzte denek) prestakuntza-ikastaro bat jaso dute, merkataritza-inguruneak dinamizatzean trebatzeko. Bekadunak merkataritza-plataforma, elkarte, federazio, udal eta saltokietan arituko dira, Bizkaian 15, Gipuzkoan 11 eta Araban 4.

Eusko Jaurlaritzak 450.000 euro bideratuko ditu xede horretara, sektorearen profesionalizazioa hobetzeko, enpresa-kudeaketan trebatuta dauden eta merkataritza-sektorearen egiturari eta bilakaerari lotutako ezagutzak dituzten dinamizatzaileen bitartez. 

Programa abiarazteko, bekadunek prestaketa jaso dute azken hilabeteetan. Jarraitzeko, datorren abenduaren 13an, bekak entregatuko dituzte. Egun horretan, bada, 2013ko Merkataritza Sariak banatuko dira, eta Cristina Cendoya hizlaria, bekadunak hartuko dituzten hogeita hamar enpresen ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza eta Merkataritzako zuzendari Jon Zarate izango dira.

Topaketan, solasaldi bat egingo dute saritutako merkatariek eta erakundeen ordezkariek, eta bekadunek, datozen hilabeteetan merkataritza-dinamizazioari heldu baino lehen, dituzten intereseko galderei erantzungo diete.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK:

Bilbao Dendak 1 - Bilboko merkataritza eta ostalaritzaren elkargunea

Bilbao Dendak 2 - Bilboko merkataritza eta ostalaritzaren elkargunea

CECOBI- Euskal Merkataritzako Enpresari Konfederazioa

INGURALDE- Barakaldoko Merkatarien Elkartea

FMG – Gipuzkoako Merkatarien Federazioa

Basauriko Merkatarien Elkartea

Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera

Más Dendak- Durango-Iurreta

FAECS. Merkataritza eta Serbitzuen Arabako Enpresari Federazioa

Gasteiz On, Zabalgune-Gasteizko Denda eta Zerbitzuen Elkartea

Santurtzko Merkataritzaren Dinamizazio Bulegoa

Alde Zaharreko Denda eta Zerbitzuen Elkartea-Gasteiz On

SHOPS-DONOSTIA

APILL-Laudioko Merkatarien Elkartea

Eibar- Eibarko Dendarien Elkartea

Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofiziala

Getxo Enpresa eta Merkataritza

Berriak Merkataritza Elkartea- Hernani

Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Elkartea (MUGAN)

Okelbiz- Bilbao

Errenkoalde Merkatarien Elkartea- Errenteria

Ibai Arte- Arrasate

Murkil- Zarautz

Erandio-Leioako Udaleko Merkataritza Bulegoa

Urretxu-Zumarragako Merkatarien Elkartea, Bi-Tartean

Mungiako Merkatarien Elkartea

Portu Zaharra- Portugaleteko Merkatarien Elkartea

Beasaingo Merkatarien Elkartea - Bareak

Leartibai Garapen Agentzia

Ezkerraldenda-Santurtziko Merkatarien Elkartea

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko