Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak, Juan Luis Ibarrak eta Juan Calparsorok Justizia arloan euskararen erabilera bultzatuko dien "Auzia Euskaraz" proiektua aurkeztuko dute

2013.eko abenduak 02

Prozedura judiziala erabat euskaraz izapidetzea da helburua.

Eusko Jaurlartitzak 1,3 milioi euro inguru bideratuko ditu 2014an Justizia Administrazioko langileen hizkuntza-normalizaziora.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, EAEko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak eta Euskadiko Fiskal Nagusi Juan Calparsorok «Auzia Euskaraz» programa aurkeztu diote arratsaldean komunitate juridikoari (epailetza, fiskaltza, abokatutza, prokuradoretza…), Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen inguruan.

Programak, bada, justizia-arloan hizkuntza-normalizazioa bultzatzea du helburu. Proiektuari esker, prozedura judizialak euskaraz erabat izapidetzea lortu nahi da, abokatuak demanda judizial bat jartzen duenetik, dagokion ebazpena hartu arte.

Lantaldeak sortuko dira prozedura judizialean diharduten operadore judizial guztiekin (epaileak, fiskalak, abokatuak, idazkari judizialak…). Hala, talde bakoitzean, programa aurrera eramateko beharrak antzemango dira, garatu edo egokitu beharreko tresnak aztertuko dira eta dokumentu-ereduak edota legeak eguneratuko dira.

Justizia Sailburuordetzako Hizkuntza Normalizazioko taldeko kideek (EPAIBI) kudeatu eta koordinatuko dituzte bilerak, bai eta talde bakoitzean jorratu beharreko gaiak definitu eta horien zereginak dinamizatu ere.

Azkenik, Erakunde Arteko Batzorde bat eratuko da: Auzia Euskaraz Batzordea. Ana Agirrek zuzendutako Justizia Sailburuordetzaren koordinaziopean arituko da, eta gai judizialetan euskara bultzatuko duten baterako ekintza koordinatu eta antolatuak ezarriko ditu.

2014an EUSKARAZKO AURREKONTUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAN

Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro inguru bideratuko ditu 2014an Justizia Administrazioko langileen hizkuntza-normalizaziora, herritarrek euskaraz egiteko eskubidea berma dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Luis Ibarra, Presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco; Juan Calparsoro, Fiscal General del País Vasco, Ángel Gil, Presidente de la Audiencia de Bizkaia