Berriak
Eu

URAk birjartze lanak hasi ditu Gobelako Metro geltokirako zubian

2013.eko abenduak 02

URAk birjartze lanak hasi ditu Gobelako Metro geltokirako zubian, Errekaganen, Getxon. Gobela ibaian, ibilguaren zabalera handitzeko ibai-ertzetan pantailak eraikitzen bukatu da Antiguo Golf eta Errekagane artean. Pantaila hauek ahalbidetuko dute ibai ibilguaren zabalera oraingo 6 metrotatik 11 metrotara zabaltzea.

Zubiaren birjartzeak bi lan nagusi ditu: ibai ertzak konektatuko dituen zeharkako habeak jartzea eta hauen gainean zubi berriaren taula jartzea. Aurreikusten da urtearen amaierarako taula hori porlanez finkatzea.

Lan hauek egiteko, Antiguo Golf-eko aparkalekuetarako sarrera eta irteera arteko oinezkoentzako bidea aldi baterako moztuko da bihar abenduak 3, goizeko 8etatik arratsaldeko 6etara. Bitartean oinezkoek karrerapetik pasa ahal izango dira. Lanen zuzendaritzak egoki deritzonean, ohizko pasabidea lehengoratuko da.

Gobela ibaiaren ibilguaren zabaltzea -Getxoko Errekaganeko kaleako tartean- 762 metrotan zehar egingo da, eta bi eremu ezberdinduetan egingo da.

Eremu horietako lehenengoak - Cristobal Valdés-eko gainezkabidetik eta La Avanzada-ko zubiraino- 406 metroko luzera du (lanen %53) eta aurreikusten da 2014ko hirugarren hiruhilabetekoan bukatzea. Eremu honetan egin beharrekoak burutu eta gero, bigarren eremuko lanak egingo dira, La Avanzada-ko zubitik uretan gora, URAk 2011 eta 2012an egindako lanetaraino (Leioako la Avenidako Zubiaren altueran). Bigarren eremu honek 356 metroko luzera du (lanen %47) eta 2015eko bigarren seihilekoan bukatzea aurreikusten da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko