Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Herritarren partaidetza 2013-2016ko Etxebizitza Bideratzeko Plana prestatzeko prozesuaren balorazioa

2013.eko abenduak 02

Etxebizitza Bideratzeko Plana idatzi duen taldeak aurkeztu diren proposamenak baloratu ditu, eta 3 egoera bereizi ditu:

Parte hartzeko prozesua baino lehen zirriborroan sartuta ez zeuden baina planean sartu nahi diren proposamenak. Proposamen hauek parte hartzeko prozesuaren ondoriozko "integrazio garbiak" dira.

  • Zirriborroan jasotzen ziren proposamenak, zirriborroa bera indartzen dutenak.
  • Arrazoi ezberdinak direla medio onartu ez diren proposamenak:

- Legegintzako eskumenik ez izatea (adibidez, alokairuaren arautzea).
- Gutxiengo baten iritziak izatea.
- Beste arrazoi batzuk (adibidez, aurrekontuak horretarako aukera ematea).

Azterketa egin ostean ikusten da herritarren eta eragileen 357 proposamen planean jasoko direla; horietatik 132 parte hartzeko prozesuaren ondoriozko "integrazio garbiak" dira eta 225 proposamen bat datoz plana baino lehen idatzitako zirriborroan jasotakoekin. Beraz, herritarren 357 proposamen (%73) sartuko dira planean.

Azkenik, 2013-2016ko Etxebizitza Bideratzeko Planean sartuko dira parte hartzeko prozesua baino lehen sartu behar ez ziren hurrengo 7 ekintzak:

Parte hartzeko prozesua baino lehen zirriborroan sartuta ez zeuden baina planean sartu nahi diren proposamenak. Proposamen hauek parte hartzeko prozesuaren ondoriozko "integrazio garbiak" dira.

  • 2013-2016 EBPean BPEtarako alderantzizko hipoteka ezartzeko aukerarik dagoen aztertzea. Alderantzizko hipoteka 65 urtetik gorako pertsonentzat eta menpeko pertsonentzat berariaz diseinatu den finantza-eragiketa bat da, eta horren bidez haien etxebizitzaren jabetza edukitzeak dakarren ondare-balioa diru bilaka daiteke titulartasuna galdu gabe. (3. ardatz estrategikoa, 3.2. jardun-ildoa, 4. jarduna.)
  • Herritarrek parte hartzeko prozesuen bidez BPEak diseinatzeko aukera aztertzea. BOEak diseinatzeko ordenantzak aztertzea eta kanpoko eragileei horren gainean galdetzea ordenantzak alda daitezen. (3. ardatz estrategikoa, 3.1. jardun-ildoa, 4. jarduna.)
  • EAEko BPEen parkean hiriko, merkataritzako eta enpresetako masoveriari buruzko jardun-ildo berria sartu daitekeen zehatz aztertzea. Pertsona jakin batzuei, berritu dituzten etxebizitzetan edo lokaletan denbora jakin batean zehar bizitzearen truke, hiriko nahiz merkataritzako eta enpresetako masoveria ezar dakiekeen aztertzea. (4. ardatz estrategikoa, 4.3. jardun-ildoa, 8. jarduna.)
  • Etxebizitzak birgaitzeari lotuta dauden enplegua bultzatzeko bide berriak aztertzea eta garatzea: langabetuei birgaitzeari, bere kabuz eraikitzeari, irisgarritasunari eta menpekotasunari... buruzko prestakuntza eman dakiekeen aztertzea, enplegagarritasunerako metodologia moduan. Langabetuei birgaitzeari lotutako prestakuntza ematea jasotzen duen programa pilotu bat egiteko aukera aztertzea. (4. ardatz estrategikoa, 4.4. jardun-ildoa, 1. jarduna.)
  • BPEk esleitzeko irizpideen gainean hausnarketa egitea eta irizpide horiek berrikustea. Alokatzeko baremazioan lehentasuna izan behar duten kolektibo berriak aztertzea, eta baremazioa salerosketan ere ezartzeko aukera aztertzea. (2. ardatz estrategikoa, 2.1. jardun-ildoa, 3. jarduna.)
  • Etxebizitza Sailburuordetzak garatzen dituen zerbitzuen eta jardunen argitalpena eta hedapena garatzea eta ezartzea, komunikazio-kanpainen bidez edo Zerbitzu Gutunak eginez... (6. ardatz estrategikoa, 6.3. jardun-ildoa, 3. jarduna)
  • Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua hobeto kudeatzeari buruzko azterketa sakona egitea. Etxebideren kudeaketa aztertzea, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan egindako izapideak arintzeko. Eta horretarako, lan azkarragoa eta gardenagoa egin beharra azpimarratzea. (2. ardatz estrategikoa, 2.1. jardun-ildoa, 5. jarduna.)

Dokumentuak:

- Herritarren partaidetza 2013-2016ko Etxebizitza Bideratzeko Plana prestatzeko prozesuan. Parte-hartzearen gaineko memoria. Ekintzen laburpena.

- Laburpena: Plana idatzi duen taldeak baloratu dituen proposamenak

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko