Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «zorionez, ekosistemen azterlanean, euskal esfera zientifikoa, soziala eta politikoa batera lantzen ditugu, eta horrek onurak ekarriko ditu»

2013.eko abenduak 02

• «Ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa EAEn»


Euskadik lurraldearekin eta ingurumenarekin lotutako proiektuen nazioarteko sarean duen rola nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik; izan ere, «esfera zientifikoak, sozialak eta politikoak batera lan egiten duten lehen kasua da. Hortaz, EAEko ekosistemen zerbitzuei buruzko azterlanaren emaitzak erabakiak hartzerakoan aplikatzera bidera daitezke».

Oregik «Ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa EAEn» izeneko jardunaldian parte hartu du, Bilbon. Gainera, Unescok, EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartu dute. Sailburuaren ustez, «etorkizunera begira, zehaztasun handiagoa eskaintzen duen lan egiteko modu berri bat da, eta gure lurraldea antolatzean, hartu beharreko erabakietan gehiago fintzeko aukera emango digu. Proiektua Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa izeneko Nazio Batuen programa zientifikoaren barruan kokatzen da». Azken horretan, bada, zenbait ebaluazio egiten ari dira.

Unibertsitate-egoitzan aurkeztutako azterlana ebaluazio azpiglobalen nazioarteko sarearekin (SubGlobal Assessment network-SGA) koordinatzen da. Munduko osoko 70 proiektu baino gehiago daude sarean, besteak beste Euskadin egindakoa. Sailburuaren esanetan, «erreferentea da alderdi askotan, nazioarteko mailan, nazioarteko foroetan izandako parte-hartzeak erakusten duen bezala».

Oregiren ustez, «lan horren emaitza ezagutza zientifiko berria sortzen ari da; batetik, EAEko ekosistemen egoerari buruz; bestetik, horiek gizarteari eskaintzen dizkioten zerbitzuei buruz; eta, azkenik, horien horniduran eragina duten alderdiei buruz. Informazio hori funtsezkoa da eremu horiek kudeatzeko eta kontserbatzeko».

Balioa

«Ekosistemetako zerbitzu asko, hala nola ur-emariak arautzea, aldaketa klimatikora egokitzea, edo polinizazioa, ez dira kontuan hartzen, ez baitute "preziorik"; aitzitik, gizarte moduan funtzionatzeko eta gure ongizaterako oso balio handia dute», adierazi du Oregik.

Gaineratu duenez, «proiektu honen emaitzak ekosistemen gaineko inpaktuak saihestu edo gutxitzeko, eta kapital naturalaren erabilera jasangarrian positiboki eragiteko lehentasunezko politikak eta ekintzak identifikatzen laguntzeko tresna dira». Oregiren aburuz, «lan horren ikuspuntuak lurraldea baloratzea ahalbidetzen du, ingurumen zerbitzu batzuk izaten diren guneak zehaztu ondoren; beraz, lurraldea kudeatu ahal da, lehentasun ezberdinetako eremuak bereizita. Hortaz, EAEko ingurumen politikarako, azterlan horren emaitzak garrantzi handikoak dira, ingurune naturalaren kontserbazioa hainbat plan eta programatan txertatu ahal izateko informazioa sortuko baita; gainera, horien eragina ebaluatu ahal izango da ekosistemek EAEko gizarteari eskaintzen dizkioten zerbitzuetan, horren ongizatean eragina baitute».

Sailburuaren ustez, garrantzitsuena da «etorkizunera begira, zehaztasun handiagoa eskaintzen duen lan egiteko modu berri bat dela, eta gure lurraldea antolatzean, hartu beharreko erabakietan gehiago fintzeko aukera emango digula. Proiektu hau Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa izeneko Nazio Batuen programa zientifikoaren barruan kokatzen da». Azken horretan, bada, zenbait ebaluazio egiten ari dira.

Ingurumeneko sailburuak Euskal Herriko Unibertsitateak garapen jasangarriari eta ingurumen-hezkuntzari buruz bultzatzen duen Unesco Katedraren koordinazioa nabarmendu du, bai eta «proiektu hau egiteko ezinbestekoa izan dela unibertsitatearen, gizarte-eragileen (esaterako Unesco Etxearen) eta Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren arteko talde-lana».

Oregik nabarmendu duenez, «Bizkaiko Foru Aldundiak ikuspegi berritzailea izan zuen, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren esparruan lan honi ekitea sustatu baitzuen».

Euskal Herriko Unibertsitateak garapen jasangarriari eta ingurumen-hezkuntzari buruz bultzatzen duen Unesco Katedra Euskal Autonomia Erkidegoko Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa izeneko proiektua egiten ari da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren laguntzaz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 618 eremuek eskaintzen dituzten aukerak aztertzen ditu.

Adibideak
EAEn, turismorako eta aisialdirako eredu jasangarrien artean, Geo-Basque sarea aipa dezakegu, ondare geologikoagatik interesgarriak diren lekuak eta jarduera geoturistikoarekin lotutako zerbitzuak biltzen dituelako.

Euskadi oso erakargarria da turismoaren ikuspegitik, bertako ekosistemek ezaugarri ekologiko eta kultural bikainak dauzkatelako. Kulturak, ondareak eta naturak aukera sorta zabala eskaintzen diote bisitariari: hegaztiak behatzea Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako paduretan, mokozabala edo belatz handia, adibidez; ondare arkeologikoa, ustiategi abandonatuak edo leizeak bisitatzea; eta askotariko kirolak egitea (bela, piraguismoa, surfa, windsurfa, urpekaritza, mendiko bizikleta, eskalada, etab.) edo aisialdiko jarduerak egitea (itsasadarra txalupan zeharkatzea, aisialdiko ehiza eta arrantza, kostako hondartzetan eguzkia hartzea, askotariko ibilbideetan eta mendi-bideetan ibiltzea, upategiak bisitatzea, etab.). Horiek guztiak direla eta, aisialdi-zerbitzuek ekarpen handia egin dezakete EAEko garapenean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iosu Madariaga, Carmelo Garitaonaindia, Miren Onaindia,