Berriak
Eu

Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordeak jasoko du aurten René Cassin saria

2013.eko azaroak 30

 

Giza Eskubideen René Cassin saria Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak ematen du Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, eta aurten sari hori CEAR–Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordeak jasoko du.

Oraingoan epaimahaiak erakunde horrek 20 urte inguruko ibilbidean egindako merituak aitortu nahi izan ditu, baita errefuxiatu eta emigranteen eskubideak defendatzen eta sustatzen erakutsi duen inplikazioa eta euskal gizartean kulturarteko elkarbizitza izatearen alde egindako lana eta gizarte pedagogia ere.

 

René Cassin saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen jendaurrean aitortzetzeko eta nabarmentzeko pertsonek eta elkarteek giza eskubideen arloan egin duten lan esanguratsua. Sariak René Cassin-i zor dio izena: René Cassin Baionan jaio zen 1887an; Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sustatzaile nagusia izan zen; eta Bakearen Nobel saria jaso zuen 1968an.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak emango die sari hori CEAR-eko ordezkariei abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, Lehendakaritzan egingo den ekitaldi batean.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @museodelapaz
    2013.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    Giza Eskubideen René Cassin saria #CEAR –Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordeak jasoko du. Zorionak! http://t.co/yb2BG7ayY2

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)