Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Brasilgo Gobernuak arrantza eta akuikulturaren alorrean lankidetzan aritzeko bideak ireki dituzte

2013.eko azaroak 29

Brasilgo Arrantza eta Akuikulturako ministro Marcelo Crivellak, Euskadin egin duen bi eguneko bisita ofizialean, Azti Tecnalia Ikerketa zentroa, Bacaladera, Sorymar eta Salica enpresak eta Muruetako ontziolako instalazioak eta Itxas Txori itsasontzi berria ezagutu ditu. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek lagundu dio ministroari; izan ere, Brasilgo ordezkariak interesa agertu du arrantza sektoreaz, eta bere jardueraz, teknologiaz eta produktuez.

Bisitak bukatzeko, exekutibo biek arrantza eta akuikulturaren alorretan lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute, herrialde bietan ongizatea eta oparotasuna bultzatzeko asmoarekin. Hauexek dira identifikatu diren eta arrantzari eta akuikulturari lotutako teknologiaren eta berrikuntzaren eremuan Brasilek eta Euskadik elkarrekin egingo duten lanaren ildoak markatzen dituzten interesguneak:

  1. Pelagiko txikiak ebaluatzeko esperientziak trukatzea
  2. Arrantzaren kudeaketaren gaineko informazioa transferitzea
  3. Ozeanografia operazionaleko sistemen analisia
  4. Arrantza produktuak balioztatzeko teknologien transferentzia
  5. Energia alternatiboen analisia, esaterako Biofuelarena
  6. Mikroalgak hazteko teknologiak eta berrikuntzak trukatzea
  7. Itsasoko arrantzaren alorreko prestakuntza garapenerako bide gisa.

Brasilgo exekutiboaren hurrengo bisita Brasilgo Arrantza eta Akuikultura Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin antolatutako jardunaldi batzuetan izango da, gorabidean doan herrialde horretan merkataritza jarduerak garatu, inbertsioak egin eta teknologia trukatzeko interesa duten sektoreko euskal enpresariekin batera.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aquicultura
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    EL GOBIERNO VASCO Y EL GOBIERNO DE BRASIL ABREN VÍAS DE COLABORACIÓN EN EL ÁMBITO DE LA PESCA Y ACUICULTURA http://t.co/wrsx80E2CP

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)