Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak kale borrokako azken ekintzak «onartezinak» direla esan du, eta «argi eta garbi» gaitzesteko eskatu dio ezker abertzaleari

2013.eko azaroak 29

 

Kale borrokako azken ekintzak «onartezinak» direla adierazi du Josu Erkorekak, eta «iraganera, dagoeneko gaindituta dagoen garai batera eramaten» gaituztela gehitu du. Halaber, ekintza horiek argi eta garbi gaitzesteko eskatu nahi izan dio ezker abertzaleari; izan ere, gertaera horietatik aldentzeko jarrera argia hartu ezean, ezker abertzalearen etorkizuna «ilundu» egin daiteke eta «bakearen alde egindako urratsen sinesgarritasuna zalantzan jar dezake gizarteak», Erkorekaren iritziz.

Josu Erkoreka bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburua RNEko Las Mañanas irratsaioan izan da gaur.

ETAko kide batzuk espetxetik atera ondoren ustez izan diren terrorismoa goresteko ekintzak ere izan ditu hizpide Erkorekak, halaber. «Terrorismoa goresteko edo biktimak umiliatzeko keinu oro» delitu bat dela ekarri du gogora bozeramaileak; horregatik, zaindu eta, terrorismoa goratzea ekarriz gero, horien aurka egin beharreko ekintzak direla gaineratu du.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)