Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalaren Legea onartu du

2010.eko apirilak 27

Bozeramaileak “elektoralistatzat” jo du Errioxako Gobernuak Euskadiko Kontzertu Ekonomikoaren aurka jarri duen errekurtsoa

Gobernu Kontseiluak onartu du, gaur goizean, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalaren Legearen aurreproiektua. Lege horrek “modu garbian” ezartzen du zer esparrutan garatu behar diren herri administrazioen publizitate- eta komunikazio-kanpainak, Idoia Mendia Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duen bezala. Horrez gain, eledunak kritikatu du Errioxako Gobernuak euskal Kontzertu Ekonomikoaren aurka jarri duen errekurtsoa, “elektoralista” dela iritzita. “Kontzertu ekonomikoa ez da Konstituzioaren zati soilik, baizik eta EBko zati ere bai, eta garbi dago arau fiskalak legearen alorreko gaiak direla eta eragile jakin batzuek soilik errekurritu ditzaketela Konstituzio Auzitegiaren aurrean”, gaineratu du Mendiak.

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalaren Legearen aurreproiektua onartu du gaur goizean. Lege horrek “modu garbian” ezartzen du zer esparrutan garatu behar diren herri administrazioen publizitate- eta komunikazio-kanpainak, Idoia Mendia Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duen bezala. Bozeramaileak nabarmendu duenez, legeak ezartzen du zein izan behar den kanpaina horien helburua, alegia, “herritarrei informazio benetakoa, objektiboa eta ordenatua ematea, instituzioen zerbitzuak eta jarduera ezagutzera ematen dituzten mezuen hedapen orokorren bidez”.

Gobernu Kontseiluaren asteko bileraren ostean, Idoia Mendia bozeramaileak bilera horretan hartutako erabakien berri eman du, ohiko prentsaurrekoan.

Mendiak azaldu duenez, legearen eragilea Justizia eta Herri Administrazio Saila izan da, eta dokumentua prestatzerakoan Bizkaiko eta Gipuzkoako publizitate-agentzien iritzia kontsultatu da aurreneko aldiz, eta baita Arabako Merkataritza eta Industria Ganberarena ere. “Legezkoa testua Euskadin zegoen eskari bat betetzera dator; izan ere, lege aurreproiektu honen aurrekaria apirilaren 18ko 151/189 Dekretua da, hots, Publizitatearen Sail arteko Batzordeak orain dela 21 urte egindako Dekretua”, gogoratu du.

Beste gauza batzuen arten, lege honek “debekatzen du “bere buruaren laudorioa” egiten duten kanpaina instituzionalak egitea, hau da, gobernu edo administrazio baten lorpenak goraipatzera zuzendutako kanpainak. Aurreproiektuak, gainera, arauan aurreikusitakoarekin bat ez datorren publizitatea gelditzeko eta zuzentzeko aukera hartzen du barne, horretara bideratutako ekintzaren bidez.

Errioxako Gobernuak euskal Kontzertu ekonomikoaren kontra jarritako errekurtsoari dagokionez, bozeramaileak esan du Eusko Jaurlaritzak “deitoratzen duela” Errioxak aurkeztu izana “inolako funtsik ez duen” errekurtso bat. Kontzertu ekonomikoa ez da Konstituzioaren zati soilik, baizik eta EBko zati ere bai, eta garbi dago arau fiskalak legearen alorreko gaiak direla eta eragile jakin batzuek soilik errekurritu ditzaketela Konstituzio Auzitegiaren aurrean”, gaineratu du Mendiak.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010.04.27)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-04-27n hartutako erabakiak

Iruzkin bat
  • @esti
    2010.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Una ley para "prohibir las campañas institucionales de ‘autobombo’". Espero que el Parlamento Vasco la apruebe! http://bit.ly/cnRGha

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, bozeramailea