Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

2013.eko azaroak 29

 

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea sailburuordea alboan zuela, Eusko Jaurlaritzak Euskararen Nazioarteko Egunerako onartu duen adierazpen instituzionala ezagutarazi du gaur goizez, Donostian egin den ekitaldian.

Mundiala da, abenduaren 3an ospatzen den egunerako aurten aukeratu den leloa. Eusko Jaurlaritzak onartu duen adierazpenak azpimarratzen du, elkarbizitzarako oinarri eta aldi berean zubi dela euskara. "Baina zubia zaintzen ez bada eta bere kasa utzi, elkarbizitza ahulduko da eta etorkizuna elkarrekin eraikitzeko borondatea pitzatu. Horregatik behar ditugu, elkarrekin eraikitako etorkizun batean sinesten dugulako, hesiak ez baizik zubiak, hizkuntz politika zuzen eta eraginkorrak", nabarmentzen du adierazpenak.

Administrazioaren babesa bezala, euskarak hiztun guztien konpromisoa ere behar duela nabarmendu nahi du Jaurlaritzak Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian. "Etorkizunerako behar dugu euskara, baina etorkizunak ere behar du euskara. Hizkuntza bat ahots desberdinen batura da. Hizkuntzaren plazan elkartzen gara, hizkuntzaren bidez mintzatzen gara munduaz, hizkuntzarekin deskribatzen dugu mundua. Euskarak, etorkizuna eraikitzen lagunduko badigu, gizarte osoaren borondatea behar du, euskal hiztunena bezala erdal hiztunena ere; euskarak justiziazkoa bezain hil ala bizikoa du administrazioaren babesa; eta, oroz gain, hiztunon konpromisoa behar du euskarak etorkizun ahalik zuzenena  prestatzeko bidean".

Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionala, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak gaur goizean Donostian antolatu duen jardunaldiaren baitan ezagutarazi da. Euskararen biziberritzea. Ikuspegi orokor bat izenburupean, hizlari izan dira goiz honetan Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria, Jokin Azkue Euskara Sustatzeko zuzendaria eta Jasone Aldekoa, Hezkuntza Biziberritzeko zuzendaritzako ordezkaria. Euskara biziberritzeko eta normalizatzeko lanean azken hamarkadetan izan diren esperientziak azaldu dituzte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko ordezkariok. Entzule izan dituzte Europa nahiz Amerikako hizkuntza gutxitu eta indigenetako 14 kide (kitxuak, mayak, kurduak edo nahuatak, besteak beste), Garabide elkarteak antolatzen duen Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu-tituluko ikasleak, guztiak ere.

Gasteizen, 2012ko azaroaren 29an

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2013.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Declaración institucional del Día Internacional del Euskera http://t.co/zfmkjF905n

  • @a_mikel
    2013.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala http://t.co/VyhBPpL2Ax

  • @Axpuru
    2013.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala ► http://t.co/Tz9KpbDC4U #mundiala

  • @legendika
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala ► http://t.co/Tz9KpbDC4U #mundiala

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)