Berriak Lehendakaritza
Eu

«DeustuTech-ek unibertsitatea, teknologia-zentroak eta enpresa elkarrengana hurbiltzen ditu»

2013.eko azaroak 29

Deustuko Unibertsitateko DeustoTech ikerketa-institutua inauguratu du Urkullu lehendakariak.

Prestakuntzaren, berrikuntzaren eta ekoizpen-sektoreen arteko lankidetza ezinbestekoa izango da etorkizunean, Urkulluren iritziz. Horrela bada, DeustoTech ikerketa-institutuaren lana nabarmendu du Urkulluk: «Euskal hezkuntza-sistema dinamiko eta berritzailearen beste erakusgarri bat». Besteak beste, osasun, mugikortasun, energia edo ingurumenaren sektoreetan proiektu horrek lehiakortasuna indartzen laguntzen duela esan du lehendakariak.
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean dagoen DeustoTech ikerketa-institutua inauguratu du Urkullu lehendakariak. Zentro horrek hamar urte daramatza oinarrizko ikerketa, informazio-teknologietan aplikatua, garatzen, enpresei laguntzearren; 2000 metro koadro ditu guztira horretarako.


LOMCE
Hitzaldian hezkuntza-erreforma (LOMCE) ere aipatu du lehendakariak; «batu beharrean, kentzen du» haren ustez. Hezkuntzaren gaineko ituna hobetsi du lehendakariak; hots, «elkarlana eta akordioa, kalitatea eta emaitzak areagotzen jarraitzeko». Horixe izango da «Euskadiko Hezkuntzaren gidaria», azaldu du Urkulluk.


Enpresa berriak
Enpresa berriak sortzen ari direlako datuez ere mintzatu da lehendakaria. Datu «positibo» bat dela eta enpleguan ere islatuko dela adierazi du Urkulluk. «Enpresa berriek enplegua sortuko dute», gehitu du.

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    ""Deusto Tech acerca Universidad, centros tecnológicos y empresa"" http://t.co/AQArruJl6z

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)