Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskal Administrazio Publikoko langileek gehiago kobratutko dute aldietan, eta kontziliaziorako hobekuntzak izango dituzte

2013.eko azaroak 28
  • Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoan lan egiten duten 70.000 langileen aldi baterako ezintasuneko osagarri berriak arautuko dituen dekretu bat onartuko du laster.
  • Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearretaren ustez, «langile publikoek ezin dute kaltetuta jarraitu sindikatu batzuek blokeoa egiten dutelako eta hitz egin nahi ez dutelako. Bide batez, sindikatu horiek ez dira funtzionarioen lan-baldintzak erabakitzeko foro nagusienera etorri ere egin».

Eusko Jaurlaritzak administrazio-publikoan lan egiten duten langileen aldi baterako ezintasuneko ordainsari-osagarriak hobetuko dituen dekretu bat onartuko du laster. Hona hemen hobekuntzak:

· Lehen egunetik hirugarren egunera, % 50 kobratuko dute beti. (Gaur egun, lehen bajan bakarrik kobratzen dute hori).

· Laugarren egunetik hogeigarren egunera, % 75 kobratuko dute baja guztietan.

· Hogeita batgarren egunetik aurrera, % 100 kobratuko dute. (gaur egun 45. egunetik aurrera soilik kobratzen dute % 100)

· Gainera, ordainsarien % 100 kobratuko dute hauek gertatuz gero: ospitaleratzea, ebakuntza kirurgikoa, erditzea, adopzioa, harrera, aitatasuna, haurdunaldiko arriskua edo edoskitzaroko arriskua.

Horrez gain, gaixotasun larriren bat duten seme-alabak zaintzeko baimen ordainduak lortzeko baldintzak malgutzea ahalbidetuko duen instrukzioa indartuko da.

ANDRÉS ZEARRETA

Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearretak eman du neurri horren berri Administrazio Publikoaren Mahai Orokorraren bileraren ondoren, eta, esan duenez, «langile publikoek ezin dute kaltetuta jarraitu sindikatu batzuek blokeoa egiten dutelako eta hitz egin nahi ez dutelako. Bide batez, sindikatu horiek ez dira funtzionarioen lan-baldintzak erabakitzeko foro nagusienera etorri ere egin».

Halaber, ziurtatu duenez, ez du ulertzen «zer lortu nahi duten sindikatu batzuek jarrera horrekin»; izan ere, «ulertzen dugu desadostasunak egotea eta horiek adieraztea –zenbait sindikatuk gaur egin duten bezala–, baina ez dugu ulertzean hitz egin nahi ez duenik egotea».

Azkenik, adierazi duenez, «ahal bezain laster egingo ditugu testuak, Gobernu Kontseiluak azter ditzan eta langileek laster baliatu ahal izan ditzaten».

2014KO LANALDIA

Gainera, 2013ko ordu beren arabera definituko du Eusko Jaurlaritzak 2014ko lanaldia: 1.614 ordu eta 30 minutu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)