
Osakidetzaren Bilbo Eskualdeak irabazi du 2012ko bikaintasunaren Saria Kudeaketa Publikoan
Kudeaketa Publikoko Kalitatearen eta Berrikuntzaren 2012ko sariak
Kudeaketa Publikoko Kalitatearen eta Berrikuntzaren Sariak Estatuko Ebaluazio eta Kalitate Agentziak ematen ditu, eta zerbitzu publikoen kudeaketan bikaintasuna eta jardunbide egokiak aitortzea dute helburu
Kudeaketa Publikoaren Bikaintasunaren saria Estatuko garrantzitsuena da administrazio publikoaren arloan
Bilbo eskualdeak kudeaketako eta bezeroen arretako bikaintasunaren eta kalitatearen 12 sari irabazi ditu azken zortzi urteetan
Guztira 26 zentrok osaturiko Bilbo eskualdeak jaso du Kudeaketa Publikoko Bikaintasunaren Saria, AEVALek (Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren mendeko Ebaluazio eta Kalitate Agentzia) antolatutako Kudeaketa Publikoko Kalitate eta Berrikuntza Sarien 2012ko edizioaren barruan. AEVAL sariek beren errendimendu globalean bikaintasuna erakutsi duten erakunde publikoak saritzea du xede. Zehazki, honako alderdi hauek aztertzen dira: kontrol- eta eraginkortasun-ahalmena kudeaketa ekonomikoaren arloko zereginetan, eskura dituzten baliabideak, langile-plantillaren lana, publikoarekiko tratua edo zerbitzua, eta abar. Administrazio publikoaren arloko sari garrantzitsuena da Estatu osoan.
Sari-banaketa egun hauetan Madrilen egin den Zerbitzu Publikoen Kalitateari buruzko 4. Konferentzian atzo izan zen. Bilbo eskualdeko kudeatzaile Jesus Larrañagak jaso du saria, Ogasun eta Administrazio Publikoko ministro Cristóbal Montororen eskutik, eta honako hau adierazi du: "Sari hau Bilbo eskualdeko profesional guztiek egunero egiten duten lanean oinarrituriko ibilbideari emandako saria da, eta kudeaketa-filosofia gisa bikaintasun-printzipioak eta gizarte ardura korporatiboa txertatzeak erakundearen emaitzetan eta funtzionamenduan eragin zinez positiboa duela berresten digu".
Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak zorionak eman dizkio Bilbo eskualdeari jasotako sariagatik, publikoki aitortzen baitu bikaintasuna eta kalitatea ez direla falta Osakidetzako erakundeen kudeaketan eta laguntza-zerbitzuetan; izan ere, Ekialdeko eskualdeak sari bera jaso zuen 2010eko edizioan. Horretaz gain, ildo hori lantzen jarraitzera animatu ditu guztiak, gero eta eraginkorrago eta jasangarriago izan gaitezen, eta hala, kalitatezko sistema publiko eta unibertsalari eusten lagun dezagun.
Ibilbide baten errekonozimendua
Bilbo eskualdea sortu zenetik, 1989an, bilakaera itzela izan du erakunde gisa, sinetsita baitago osasun-erakunde publiko batek adibide izan behar duela, eta aurrea hartu behar diela bere inguruko gizarteak planteaturiko aldaketei eta erronkei. Bereziki, kudeaketa etiko eta arduratsu bat egiteko premia, laguntza-maila desberdinak integratzekoa, informazioaren eta jakintzaren teknologia berriak txertatuta zerbitzuak eta kudeaketa-eredua berritzekoa azpimarratu ditu; azken finean, osasun publikoko eredu berri bat garatzeko eta ezartzeko premia.
Erronka eta aldaketa horiei aurre egiteko, pazientearengan pentsatzeko eta kudeaketaren bikaintasuneko printzipioak txertatzeko, ezinbestekoak izan dira gizarte ardura korporatiboa eta kudeaketa etikoa, Bilbo eskualdearen kudeaketa-ereduaren ardatz gisa. Azpimarratzekoak dira hobekuntzan, profesionalen garapenean eta jarduerak ingurunean duen eragin negatiboa murrizteko ahaleginetan gardentasunarekin, berrikuntzarekin eta interes-taldeen parte-hartzearekin loturiko estrategiak; izan ere, estrategia horietako asko aitzindariak dira Estatuko zein nazioarteko sektore publikoaren arloan, eta hortaz, erreferentzia ere badira.
Gauzak egiteko eta lana garatzeko modu horren errekonozimendu gisa, Bilbo eskualdeak hainbat sari irabazi ditu azken urteetan, eta, guztiak ere, erakundearen emaitzetan eta funtzionamenduan eragin positiboa duen kudeaketarako filosofia horren berme dira. Haietako azkena, duela gutxi jasotako Lehen Mailako Arretako Zentro onenaren Best In Class 2013. Horretaz gain, honako hauek ere irabazi ditu:
2006 - Kudeaketa Bikaintasunaren Zilarrezko Q saria, Euskalitek eta Eusko Jaurlaritzak emana.
2007 - Berrikuntzaren Lehen Saria, Osasun eta Kontsumo Ministerioaren Kalitate Sarien barruan.
2008 - Kudeaketa Bikaintasunaren Urrezko Q-a, Euskalitek eta Eusko Jaurlaritzak emana.
2009 - Gardentasunaren Saria Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioaren Kalitate Sarien barruan.
2010 - Avedis Donabedian 2010 Saria, Osasun Erakundeetan Gizarte Erantzukizunaren arloan izandako jarduerei buruzko informazio onenari.
2011 - Bikaintasunari zuzenduriko Europako Sarietan, EFQMek (European Foundation of Quality Management) antolatutakoetan hain zuzen, finalista-aitorpena.
2011 - Best in Class Saria Estatuko Lehen mailako Arretako Zentro onenari.
2011 - Osalan Saria Prebentzioaren Kudeaketa parte-hartzailearen arloan aitzindari den DEPARIS proiektuari.
2011 - Europako Ingurumen Saria Enpresari, Garapen Jasangarrirako Kudeaketa kategorian (Enpresa Publikoa).
2012 - Best in Class Saria Estatuko Lehen mailako Arretako Zentro onenari.
2012 - Avedis Donabedian Saria Lehen mailako Arretako Bikaintasunari.
2013 - Best in Class Saria Estatuko Lehen mailako Arretako Zentro onenari.
Gasteiz, 2013ko azaroaren 28a
-
2013-12-01
Comentario de Twitter:
RT @mikelsanchez1: Comarca Bilbao de Osakidetza reconocida con el Premio a la Excelencia en la Gestión Pública 2012 http://t.co/1og1NIzynu -
2013-12-01
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Comarca Bilbao de Osakidetza reconocida con el Premio a la Excelencia en la Gestión Pública 2012. http://t.co/5HhPngxhTe -
2013-11-30
Comentario de Twitter:
RT @mikelsanchez1: Comarca Bilbao de Osakidetza reconocida con el Premio a la Excelencia en la Gestión Pública 2012 http://t.co/1og1NIzynu -
2013-11-28
Comentario de Twitter:
Comarca Bilbao de Osakidetza reconocida con el Premio a la Excelencia en la Gestión Pública 2012 http://t.co/1og1NIzynu