Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Arabako Errioxako alkateekin bildu da, Euskadi eta Errioxak izenpetutako lankidetza hitzarmenak aztertzeko

2013.eko azaroak 28

Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantza Tapia eta Jon Darpón sailburuekin batera, bilera egin du gaur arratsaldean Arabako Errioxako Koadrila osatzen duten udalerrietako alkateekin, eta bilera horretan elkarrekin aztertu dituzte duela gutxi Euskadik eta Errioxak bi autonomia erkidego horietako herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak hobetzeko erdietsi dituzten akordioak, izan ere, lotura estuak dituzte bi autonomia erkidegook historia, kultura eta ekonomian.

Gaur arratsaldean izandako bilkuran, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Pedro Sanz presidenteak duela gutxi Logroñon izandako bileran Euskadiko eta Errioxako gobernuek izenpetutako lankidetza protokoloa aztertu dute; protokolo horren helburua zen bi erkidegoen arteko lankidetza estutzea bi erkidegoentzat interes komuna duten zenbait gaitan, hala nola, nekazaritzan, hezkuntzan, kultura eta turismoan, ikerketa eta garapenean, ingurumenean, landa garapenean eta babes zibilean, besteak beste.

Horrezaz gain, Euskadiko eta Errioxako osasun sailek joan den irailean izenpetutako akordioa ere aztertu dute, izan ere, akordio horren bitartez bermatu egiten da bi erkidego horietako herritarrek osasun arreta jasotzeko aukera eta zuzentasuna, eta konpondu egiten da, horrela, aurreko aldietan izan den gatazka. Akordio hori Pedro Sanzek Euskadi bisitatu zuenean izenpetu zen.

Gaur Lehendakaritzan izandako bileran Mañueta, Eltziego, Bilar, Kripan, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreta, Navaridas, Oion, Samaniego eta Villabuenako udaletako agintari gorenak izan dira, baita Arabako Errioxako Kuadrilako presidentea ere.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EBeistegui
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recibe a los alcaldes de Rioja Alavesa para analizar los acuerdos de colaboración firmados entre ... http://t.co/IcJxGULbu4

  • @GasteizErdialde
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari recibe a los alcaldes de Rioja Alavesa para analizar los acuerdos de... http://t.co/6XZXnHRdu2

  • @Rioja_Alavesa
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recibe los alcaldes de Rioja Alavesa para analizar los acuerdos de colaboración firmados con La Rioja http://t.co/JDm6aIqBrg

  • @iurkullu
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Ayer presentamos a los alcaldes de La Rioja Alavesa el acuerdo alcanzado entre Euskadi y La Rioja http://t.co/nDOLsKWhsg

  • 2013.eko azaroak 29

    En el video veo que el Lehendakari saluda dando la mano a trece alcaldes. Porque ponéis que han acudido los "los máximos responsables de los ayuntamientos" de 15 pueblos y el Lehendakari en el video solo saluda a 13 alcaldes. ¿Nos mentís? Hecho en falta al de Laguardia, por ejemplo. ¿Llegó tarde?

  • @PainCastro
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recibe a los alcaldes de Rioja Alavesa para analizar los acuerdos de colaboración firmados entre ... http://t.co/l70T4nlNy2

  • @RiojaAlavesa
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari recibe a los alcaldes de #RiojaAlavesa para analizar los acuerdos firmados entre Euskadi y La Rioja http://t.co/IVhW5LWJVk

  • @aitordelavilla
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recibe a los alcaldes de Rioja Alavesa. http://t.co/uhl9BgNEO8

  • @Rioja_Alavesa
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria Arabako Errioxako alkateekin bildu da, Euskadi eta Errioxaren arteko hitzarmenak aztertzeko http://t.co/JxpavsBbfg

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alcalde deLa Rioja Alavesa