Berriak Osasuna
Eu

Osasun sailak i-botika martxan jarri du, botikei buruzko informazio fidagarria, argia eta objektiboa duen herritarrentzako webgunea

2013.eko azaroak 28

Farmazia, medikuntza, erizaintza eta komunikazioko profesionalez eta pazientez osatutako diziplina anitzeko talde bat arduratuko da botikei eta tratamenduei buruzko gai eta material interesgarriak osatzeaz eta hautatzeaz

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak i-botika webgunea jarri du martxan, herritarrei botikei buruzko informazio «fidagarria, argia eta objektiboa» emateko helburuarekin.

Halaxe adierazi du gaur Eusko Jaurlaritzako Farmaziako zuzendari Iñaki Betolazak, ekimenaren aurkezpen-ekitaldian. Harekin batera Iñigo Aizpurua Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroko (MIEZ) arduraduna, Maite Santamarta proiektu-koordinatzailea, eta i-botika osatzen duten gainerako farmazia, medikuntza, erizaintza eta komunikazioko profesionalak eta pazienteak izan dira.    

Hain zuzen, diziplina anitzeko talde horrek informazio-fitxak eta bideoak sortuko ditu. Horietan herritarrentzat interesgarriak diren botikei, terapiei, tratamenduei, eta abarrei buruzko gaiak landuko dira, hizkuntza erraza baina zehatza erabilita. Gainera, gomendatutako webguneetarako estekak eskaintzen ditu i-botikak, herritarrek botiken eta gaixotasunen gaineko informazio objektiboa eta fidagarria aurkitu dezaten. Eduki guztiak kontsultagai daude dagoeneko webgunean, bai eta mugikorretarako aplikazio gisa ere.

Betolazak adierazi duenez, administrazioaren eginkizuna esparru horretan informazio independentea eta egiazkoa ematea da, herritarrek botikak zentzuz erabil ditzaten. Gainera, kontuan izan behar dugu egungo kalkuluen arabera, Interneteko erabiltzaileen % 50ek baino gehiagok osasun-gaiekin lotutako informazioa bilatzen dutela, eta horren zehaztasuna edo inpartzialtasuna, zenbait kasutan, eztabaidagarriak direla.  Zentzu horretan, Betolazaren esanetan, i-botikaren helburua «edonork botikei buruzko informazio fidagarria eta sinesgarria kontsultatzeko erreferentziazko gune bat» izatea da.  

Horixe da i-botikaren izateko arrazoi nagusia, eta Sendagaien Informazio eta Ebaluazio Batzordeen Sarearen osagarri izango da. Sareak farmakoterapiari eta botika berriei buruzko informazio objektiboa, independentea eta eguneratua ematen die aspalditik osasuneko profesionalei, eta horientzat, oso lagungarria izan daiteke zerbitzu berri hau, pazienteei material didaktiko erraza eskaintzeko.

 

ü Medikamentuei buruzko herritarrentzako informazioa emateko TALDEA

Hauexek osatzen dute:

o Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroko (MIEZ) hiru farmazialari

o Lehen mailako arretako bi farmazialari

o Farmazia Zuzendaritzako farmazialari bat

o Ospitale-farmaziako farmazialari bat

o Lehen mailako arretako bi mediku

o Osasun Aholkuko eta Osarean zerbitzuko bi erizain

o Farmazia-bulegoko farmazialari bat

o Farmazia Prestazio Zerbitzuko farmazialari bat

o Osasun Saileko komunikazio-teknikari bat

o Paziente bat

Taldeak uste badu emandako informazioa osatu behar dela, osasuneko profesional jakin batzuei laguntza eskatuko die; esaterako, mediku espezialistei, psikologia edo soziologiako profesionalei eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleei.

ü Medikamentuei buruzko herritarrentzako informazioaren FITXAK ETA BIDEOAK

Taldeak egindakoak dira. Hark aukeratzen du gaia, herritarrentzat duten interesaren arabera, dagokion fitxa edo bideoa egiteko. Bertan jasotzen dira farmakoterapiari, terapia alternatiboei, gomendio higieniko-dietetikoei edota oharrei buruzko gomendioak, betiere botika informazioaren ardatz gisa hartuta.

Fitxaren informazioak honako ezaugarri hauek ditu: objektiboa, independentea eta zehatza da; botikaren alderdi garrantzitsuenak biltzen ditu; eguneratuta dago; ebidentzian oinarrituta eta lengoaia ulergarri batean idatzita dago; eta herritarren ezagutza‑mailara egokituta dago. Gainera, gaixotasunari buruzko informazioa, edo balizko terapien gainekoa, inoiz ere ez da emango sustapenerako edo publizitatea egiteko.

Eduki hauek posta elektronikoz banatuko zaizkie ondoko hauei: partikularrei, pazienteei, interesa duten pertsonei (Estatu mailan eta nazioartean; Osakidetzako medikuei, farmazialariei eta erizainei (lehen mailako arretakoei eta arreta espezializatukoei); eta EAEko farmaziei.

ü Herritarrentzako informazio biomedikoa duten ESTEKA GOMENDATUAK, betiere botikak hizpide dituztenak:

§ Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia, erabilera-orriak edo botiken segurtasun-oharrak kontsultatzeko

§ Medline-plus

§ Pediatriako tratamenduak

§ Botikak ematea

ü Erabiltzailearentzako FORMULARIOA, iritziaz gain, ondorengo informazio-fitxetan egotea nahiko lukeen gaiak iradokitzeko.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BBKInnovaSarea
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    #Osasun sailak #i-botika martxan jarri du, botikei buruzko informazio fidagarria. http://t.co/vaGCQRBSrR

  • @iEuskadi
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    i-botica, informacion sobre medicamentos http://t.co/ZbNrA3b93P También disponible en https://t.co/rB74plqyzm

  • @gabilondofarma
    2013.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @ItxasneL: Presentacion oficial de i-botica: informacion sobre medicamentos al ciudadano http://t.co/nKXm9K1JxH

  • @ItxasneL
    2013.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    Presentacion oficial de i-botica: informacion sobre medicamentos al ciudadano http://t.co/nKXm9K1JxH

  • @Koldomo
    2013.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    El departamento de Salud pone en marcha i-botika, un sitio web de información fiable, clara y objetiva sobre med... http://t.co/7ghoNG21SW

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)