Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eskatu du EBk kontuan hartu ditzala Euskadikoaren moduko erregio-ekonomien “indarra eta kemena”

2010.eko apirilak 27

“Europar Berrikuntzaren erronkak” izeneko konferentzia gaurtik aurrera egiten ari da Euskalduna Jauregian

Patxi López Lehendakariak azpimarratu du garrantzitsua dela zientziari eta berrikuntzari buruzko europar politikek kontuan hartzea "erregio-ekonomien indarra eta kemena”. “Europa sendoagoa izatea nahi dugu, eta Euskadi oparoagoa”, esan du Lehendakariak bere hitzaldian, “Europar Berrikuntzaren Erronkak” konferentziaren hasieran –konferentzia gaur eta bihar gauzatzen da, Bilboko Euskalduna Jauregian-. Lópezek azpimarratu du beharrezkoa dela “elkarlanean aritzea eta ezagutza konpartitzea”, zeren horiexek baitira gakoak “biztanleriarentzako ongizatea eta bizi-kalitatea sortzera zuzendutako aberastasun eta enplegu nahikoak sortzeko”. Testuinguru horretan, Lópezek azpimarratu du Euskadik nahi duela “Europa sendoagoa izatea eta Euskadi oparoagoa”. Horretarako, bere esanetan, berrikuntza eta ezagutza dira “gakoak eta gure etorkizunaren zutabeak eraikitzeko oinarriak, hau da, etorkizun iraunkor eta solidarioaren zutabeak eraikitzeko oinarriak”.

Patxi López Lehendakariak “berrikuntzaren eta ezagutzaren” aldeko apustua egin du, horiexek baitira “gakoak eta gure etorkizunaren zutabeak eraikitzeko oinarriak, hau da, etorkizun iraunkor eta solidarioaren zutabeak eraikitzeko oinarriak”. Nahi dugu “Europa sendoagoa izatea eta Euskadi oparoagoa”, adierazi du Lópezek. Azaldu duenez, “biztanleriarentzako ongizatea eta bizi-kalitatea sortzeko” helburua lortzearren, Europak indartu egin behar ditu “EBko koordinazioa eta ekintza bateratua, erregio-ekonomien indarra eta kemena kontuan hartzeaz batera”. “Gure alderdi komunak indartzea, erabaki arin eta eraginkorrak ahalbidetzen dituzten egiturekin, eta udalerri eta erregioetako indarren berrikuntza- eta autonomia-ahalmena batzea”, gaineratu du.

Hainbat legegile, enpresari, arriskuko kapitalista eta enpresa-lider 2010eko apirilaren 27an eta 28an bilduko dira Bilboko Euskalduna Jauregian, Europako berrikuntzaren alorrak egin behar duen bideari buruzko iritziak trukatzeko, EB osoko jardunbide egokien adibideen bitartez. “Europar berrikuntzaren erronkak” konferentziaren lehenengo egunean izan dira Patxi López Lehendakaria, Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroa, Francoise Le Bail Europako Industria Batzordearen zuzendaria eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.

Bere hitzaldian, Lehendakariak adierazi du Euskadin “ez dugula atzean geratu nahi; aitzitik, europar abentura honen partaideak izan nahi dugu”. Azpimarratu du, gainera, hori lortzeko funtsezkoak direla “pertsonak, talentua eta elkarlana”. “Elkarlanean aritzea eta esperientzia konpartitzea izango da gure gida”, gaineratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria