Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik beharrezkotzat jotzen ditu konfort akustikoaren maila bikainak, soinu-igorpena eta ingurune-zarata gutxituta.

2013.eko azaroak 27

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua den Ana Oregik ondokoa nabarmendu du: "herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, konfort akustikoaren maila bikainak lortu behar dira, hirietan, industrietan eta gizartean sortutako soinuen igorpen eta kutsadura, eta ingurune-zaratak saihestu eta gutxituta".

Bilboko udaleko alkateorde Jose Luis Sabasekin batera izan da Oregi egun hauetan hiriko Alhondigan egiten ari den Konfort Akustikoaren inguruko Europako Sinposioan. Oregik adierazi duenez, «trafikoak, eraikuntzak, industriak eta aisiako jarduerek eragina da, batik bat, soinu-poluzioa. Hori dela eta, gure herri eta hirien eta gure azpiegituren konfigurazioak eta haiei ematen diegun erabilerak berebiziko eta zuzeneko eragina izango dute ingurumeneko aldagai horren gainean. Osasunari egiten dioten kaltea ondo frogatuta dago: OMEk jo du Europan egiten den zaratak 654.000 bizitza-urte galtzearen pareko ondorioa eragiten duela.

Sailburuak gogora ekarri du Europako arau-esparruko erreferentzia nagusietako bat Inguru-zaratari buruzko (2002/49/EE) Zuzentaraua dela, 2002an argitaratua eta poluzio akustikoaren maila identifikatzera eta estatu kideen arteko jarduera koordinatzera bideratua dela.

EAEri dagokionez, 2012an dekretu bat onetsi zen, berariaz poluzio akustikoari buruzkoa, estatuko arauetan xedatutakoak garatzen dituena. EAEk gaia honetan dituen eskumen propioei -batik bat gure eskumeneko azpiegituren kalitate akustikoari buruzkoari- esparru juridikoa eman zien dekretu horrek. Besteak beste, zarata-mapen eta ekintza-planen elaborazioa, lurraren erabileraren araberako zonifikazio akustikoa, babes bereziko eremuak eta igorpen-foku berriak arautu ziren dekretuan.

Ekintza koordinatua

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak zehaztu du «eskumenak oso sakabanatuta daudela eta funtsezkoa dela, herritarren bizi-kalitatea hobetuko bada eta zarataren aurkako konponbide eraginkorrak lortuko badira, administrazioen arteko koordinazioa hobetzea».

Oraingo Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen ditu100.000 biztanletik beherako herrietako udalak zarata-mapak eta zarata leuntzeko proiektuak egin ditzaten. Une hauetan ebazte-fasean dago deialdia, eta 20 proposamenetik gora jaso dira, besteak beste zarata-mapak egiteko eta pantaila akustikoak ezartzeko.

Ana Oregik Bilbo zoriondu du konfort akustikoaren arloan egindako lanagatik, eta esan du hirietako zarata gutxitzeko beharra dagoeneko bilduta dago garraio-azpiegituren eraikitze-kondizioetara, bai eta lurralde-antolamendura eta industriako arauetara, administrazioaren izapidetze- prozeduren bitartez.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Luis Sabas