Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Balorazio ofiziala Planari egindako ekarpenei buruz

2013.eko azaroak 27

Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida-Planak 20 testutik gora jaso ditu ekarpenekin, gomendioekin eta iradokizunekin. Testuon jatorria, askotarikoa izan da: hezkuntza arloko hainbat taldetatik, sindikatuetatik, talde feminista eta emakume taldeetatik, LGTTBI elkarteetatik, adituengandik, gizarte eragileengandik eta erakundeetatik (Gobernuaren sailak, aldundiak, udalak...) iritsi dira. Gainera, ekarpenak jasotzeko fasean, Euskadiko Eskola Kontseiluak ere hartu du parte, eta beste zenbait egiturak ere bai, EAEn etxeko indarkeria eta indarkeria sexualaren biktimen arreta hobetzeko II Erakundearteko Akordioko pertsonalak esaterako, Emakunderen gidaritzarekin.

Ekarpenen artean, nabarmentzekoa da Planak harrera bikaina izan duela gizarte arloan. Plana existitzea bera, eta beronen edukiak ere oso era positiboan baloratu dira, eta beharrezko jo da, hezkidetzari bultzada emateko eta hezkuntza sisteman genero indarkeriari aurre egiteko Sailak hartu duen lidergoa.

Horrez gain, Planaren izaera estrategikoa ere azpimarratu dute. Jarraitu beharreko bidea markatu eta konpromisoak definitzen ditu Planak, bai eta lorpenak, erantzukizunak, helburuak eta hezkidetzazko eskola eredurantz egiteko plangintza ere.

Plan hau diseinatzen parte hartu duten hainbeste pertsona eta erakunderen ahalegina eskertu nahi genuke. Hala ere, prozesua ez da eten, Planak izaera irekia eta malgua baitu. Horregatik, dokumentua bizia da. Epe labur edo ertainean gai horretan aurrera egiteko ildoak ezartzen ditu, baina ikuspuntu berriak barneratzeko adina malgutasunekin, ikaskuntza berriak eta sortzen ari diren errealitate berriak ere jasotzeko.

Arrazoi horregatik, badugu konfiantza pertsona, erakunde eta talde horiek, eta etorkizunean gehituko direnak, engaiatuko direla Plana hobetzen jarraitzeko lanean eta martxan jartzeko zereginean, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde jardungo duen euskal eskola lortzeko ahaleginean, identitateekiko errespetuaren alde, eta sexismoa eta genero indarkeria errotik desagertarazteko.

Ikusi behin betiko plana

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko azaroak 30

    En aras de una transparencia proactiva ¿es posible conocer, que se hagan públicas las aportaciones de los diferentes colectivos que han participado en el Plan Director?. El conocimiento de las mismas ayudaría en un estudio estadístico que actualmente realizo en relación con la violencia de género en la adolescencia y/o juventud. Gracias por su atención.

Komunikabideek behera kargatzeko