Berriak Osasuna
Eu

1996 eta 2012 urteen artean, Hiesak jota hildakoen tasa % 92 murriztu da, baina urtero 170 pertsona kutsatzen dira GIB birusaz

2013.eko azaroak 27

Abenduak 1, Hiesaren Aurkako Munduko Eguna: «Esan ezetz hiesari»

Birusa aurkitu zutenetik hiru hamarkada igaro direnean, Jon Darpón sailburuak lanean jarraitzeko eta itxaropenari heltzeko deia egin du, aurrerapauso handiak egiten ari direlako gaixotasunaren aurkako borrokan.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek hiesaren aurkako borrokan lanean jarraitu behar dugula azpimarratu du, eta egiten ari diren aurrerapen handiak itxaropena izateko modukoak direla.

Sailburuak Asier Sáez-Cirión ikertzailea izan du ondoan pentsaurrekoan, Parisko Pasteur Institutuan hamar urte daramatzan portugaletetarra -hantxe aurkitu zuten hiesaren birusa-. Ikertzaileak «Hiesa senda daiteke» hitzaldia eman du gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak antolatuta, abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Munduko Eguna izango dela-eta. Aurten, gainera, gaixotasuna aurkitu zutela 30 urte betetzen dira. Haiekin batera, Euskalsida elkarteko presidente Asier Lekuona eta Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren koordinatzaile Daniel Zulaika izan dira prentsaurrekoan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, EAEn 5.000 pertsonak baino gehiagok jasotzen dute tratamendu antirretrobirala, eta urtero 170 bat pertsona kutsatzen dira.

Horregatik egin du sailburuak lanean jarraitzeko deia. Baina, era berean, egoera itxaropentsu izateko modukoa ere badela adierazi du, datuek horretarako aukera ematen baitute:

  • ü Hiesak jotako pazienteen hilkortasun-tasa %92 murriztu da Euskadin azken hamabost urteotan: 1996an, 428 pertsona hil ziren birusaren eraginez, eta 2012an, berriz, 35.
  • ü Gaur egun, jarraibide klinikoak betetzen dituzten seropositiboen bizi-itxaropena gainerako biztanleek dutenaren oso antzekoa da.

«Hori guztia -adierazi du sailburuak- ikertzaileei zor diegu, baina baita pazienteak artatzen dituzten osasun-profesionalei, gaixotasuna ezagutarazi zenetik jo eta ke dabiltzan GKEei, prebentzioa sustatzen jarduten dutenei, eta GIBaren birusa dutenak baztertu ez daitezen lanean ari diren guztiei».

Hain zuzen, herritarrei hiesa oraindik ere gure artean dagoela gogorarazteko, Osasun Sailak eta Osakidetzak begizta gorri handi batzuk jarriko dituzte aurten ere ospitale eta osasun-zentroetan, «Di no al sida / Esan ezeztz hiesari» leloarekin batera. Era berean, eta Donostiako Udalaren lankidetzari esker, Kursaal kongresu-jauregiaren aurrealdean begizta gorri argiduna ipiniko dute.

Asier Sáez-Cirión

1975ean Portugaleten jaioa, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean lizentziatu zen. Hamar urte daramatza Parisko Pasteur Institutuan GIBaren inguruko ikerketak egiten. Zentro horretan aurkitu zuten birusa, eta aurkikuntza hori egin zuten profesionaletako ugari ditu Sáez-Ciriónek lankide; besteak beste, Barré-Sinoussi doktorea, Infekzio Erretrobiralak Erregulatzeko Unitateko burua.

Sáez-Ciriónek GIBaren birusak eragindako infekzioa kontrolatzeko mekanismo naturalen inguruko ikerketa-lerroa zuzentzen du. Aurten, GIBaren inguruko ikerketa garrantzitsu bat argitaratu du, zeinak oihartzun handia izan baituen: GIBak kutsatutako hamalau gaixoren «sendaketa» funtzionalari buruzkoa.

Paziente horiek garaiz jaso zuten tratamendua (infektatu eta hurrengo bi hilabeteotan), eta, ondoren, bertan behera utzi zuten tratamendu erretrobirala. Terapiarik jaso gabe lau eta hamar urte artean igaro ostean, pazienteek ez dute sintomarik, karga biralak hautemanezinak dira, eta immunitate-sistema gai da, bere kabuz, GIBa egoera latentean mantentzeko. Beste era batera esanda, pertsona horiek funtzionalki «sendatuta» daude. Emaitzok egundoko aurkikuntza dira, eta aukera berriei zabaldu dizkiete ateak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Koldomo
    2013.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    La mortalidad por Sida disminuye en Euskadi un 92% entre 1996 y 2012, pero cada año aumenta en 170 el número de ... http://t.co/3ppkuk8ECk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Asier Sáez-Cirión, Asier Lekuona, Daniel Zulaica