Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Euskal Hiria kongresuaren eztabaida Pasaiako badia birsortzeko gizarte-elkarrizketaren erakusgarri aparta izan da»

2013.eko azaroak 26

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi pozik eta optimista agertu da Euskal Hiriaren XII. Kongresuaren amaiera-ekitaldian, «Pasaiako portuaren garapenean parte hartzen duten eragile guztiek badia birsortzeko erakutsi duten borondate- eta elkarrizketa-maila bikainarengatik». EHUko Carlos Santamaría zentroan egindako paisaia, lurralde eta azpiegiturei buruzko foroaren hitzaldietan, txostengileek ideiak eta proiektuak proposatu dute, adibidez, hiri-eremuak birsortzea eta portua indartzea eta bertako kargak dibertsifikatzea, badia birsortzeko.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituretako zuzendari Almudena Ruiz de Angulok aurkeztu eta moderatu du Euskal Hiria XII. Kongresuaren barruan lurralde eta azpiegiturei eskainitako jardunaldia. Paisaia, lurralde eta azpiegituren ingurukoa, Eusko Jaurlaritzak antolatu du, eta gaur emango diote amaiera. Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuorde Izaskun Iriartek azpimarratu duenez, beharrezkoa de «Pasaiako badiaren etorkizuna erakundeen eta gizartearen artean adostea, eta horren birsortzea guztion artean gauzatu behar degu, etorkizuneko ikuspegia baliatuta».

EHUko Eskualde Analisi Geografikoko katedradun Eugenio Ruiz Urrestarazuk polizentrismoari eta azpiegiturei erreferentzia egin die, eta hauxe baieztatu du: «espazio/lurraldearen kontzeptua txertatzeko garaia da, hirien arteko distantziaren inguruko espazio/denbora ideiekin edo aspaldikoena den espazio/distantzia ideiarekin bat etorriko dena». Urrestarazuk kritikatu du hiri askotan, oso arrunta dela beste hiri batek garatutako azpiegitura berdinak -adibidez, Bilboko Guggenheim museoa- edukitzeko ideia. «Lurralde-ikuspegia erabilita elkarrekin planifikatu behar dugu, Bilborentzat ona dena Gasteiz eta Donostiarentzat ere ona baita, eta alderantziz», adierazi du irakasleak.

Walter de Vries herbehereetako hirigileak Rotterdam eskualdean portuak duen garrantzia azaldu du Euskal Hiria XII. Kongresuan izan diren ia berrehun eta berrogeita hamar pertsonen aurrean. Espezialista horrentzat, ezinbestekoa da portu-hiriaren hiri-garapena erakargarria izatea eta bere dibertsifikazio ekonomikoa zaintzea eta indartzea, modu lehiakor eta jasangarrian. De Vriesen ustez, portua eta hiria aldetzen badira, jendeak urrun sentituko du portuko lana, eta portua aukera bikaina da bere hirian lan espezializatua sortzeko, eta hortaz, bizitza eta garapena bultzatzeko.

139 enpresak eta erakundek osatzen duten Uniport Bilbaoko zuzendari nagusi Inmaculada Ugartechek onartu du Bilboko jarduera Rotterdamekoa baino nabarmen txikiagoa dela, berrogei milioi tona baino ez baititu. Gainera, egun, Asiak merkatua zehazten duela adierazi du, batez ere Ozeano Bareaz bestaldeko eta Asia-Europa bideetan.


«Egia da orokorrean, gero eta sakonera handiagoa behar dugula, itsasontzien tamaina handituz doa eta. Orain bederatzi mila trailer kamioi kargatzeko ahalmena duten itsasontziak agertzen ari dira, eta horietarako, portua prestatu beharra dago. Qmax gas-itsasontzien serieak Bilbon egin du eskala, eta gaur egungo erraldoietako bat da. 9.500 TEUko MSC Candice itsasontzia beste portuetako grebak zirela-eta sartu zen Bilboko portuan. Zerbait handia izan arren, ez da Bilborako nahi dugun zirkulazioa. Portuan, sakoneraz gain, zerbitzuak eta estrategiak ere garrantzitsuak dira». «Munduko merkataritza itsas-autobide handien inguruan garatzen ari da, eta horietan, Txinako portu handiak rankingean gora ari dira. Bilbok, Pasaiak eta Tarragonak beren inguruko merkataritza aztertu behar dute, eta hantxe, Europan, hain zuzen, dago beren negozio-esparrua. Ontzi-enpresek portuen aukerak aztertu, eta horien arabera, bat edo beste hautatzen dute. Gure tokiko eremuan errepide-kostuen eraginez esparru geografiko batetik harago eraman ezin diren zenbait produktu daude, eta hortxe dago eskaintza. Gure portuan, inguruko enpresak dira helburua. Trena portuaren eta garraioaren aliatua da», esan du Ugartechek.

Iñaki Errazkin Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko foru-ahaldunaren esanetan, «beste esparru batzuetan, birsortze-prozesuek bestelako alderdiak kontuan izan dituzte, hala nola portuaren beraren birsortze ekonomikoa; hori estrategikoa da Pasaiako badiarentzat eta Gipuzkoarentzat, egoera ekonomikoa txarra izan arren. Baina birsortzean, era berean, hiri-garapen esanguratsurik izan ez duten inguruetako auzokoak ere kontuan izan behar ditugu». «Auzokook -gaineratu du Errazkinek- lursail publikoak izan ziren horiez gozatu behar dute, eremuoz gozatu behar dute, hori da funtsezkoena. Eremu batzuk portuarentzat izango dira, eta beste batzuk, ordea, auzokoek erabiltzeko modukoak. Azken kasu horretan, agintariek erabaki eta kendu beharko dituzte, udal-antolamendua aintzat hartuta, eta betiere bi aldeek hala adostuta. Birsortzeak zenbait eremu garatzea eskatuko du, horietako bat, La Herrera, hainbat urtez utzita egon dena eta jardutea beharrezkoa duena».

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak adierazi duenez, «portuarentzako oparoaldi-garaian, 1995ean, zehazki, 20.000 biztanle zituen Pasaiak; orain, berriz, 15.500 baino ez ditu, eta Gipuzkoako portu pobre eta zaharkituena da. Interes orokorreko portuek zerga-onurak eta abantailak dituzte, baina guri ez zaigu horrelakorik iritsi. Ez da batere erosoa udalerri batentzat portu bat izatea gure biztanleentzat. Gijonen, esaterako, eremu publikoen sorreran parte hartu du udalerriak. Hori ez da hala izan Pasaian, espaloi bat erabiltzeagatik kobratu nahi izan baitigute».


«Birsortzeaz hitz egiten dugunean -jarraitu du alkateak-, ez diogu La Herrerari soilik begiratu behar, San Juani ere, saneamendu-sare egokirik ez duena, edota Antxori. Bertan, bigarren fasea egiteko dagoen Luzuriagako etxebizitzen eremua aparkaleku bezala erabiltzen du jendeak. Biztanleek urteak daramatzate birsortzeaz entzuten, baina ez da ezer egin. Jaizkibia auzokoen adostasunik gabe martxan jarri zen, kanpoko portua xede. Gure udalerriak horren aurka agertu ziren, eta begira nola amaitu den. Gogoratu behar dugu 2011n, aisialdirako eremu libre gehiago izateko zenbait antolamendu-irizpide onartu genituela udalean».

Bestalde, honela mintzatu da Pasaiako Portu Agintaritzako presidente Ricardo Peña: «bisortzeaz hitz egiten denean, kontuan izan behar dugu Pasaiakoa bezalako portu batek eraldaketa ugari izaten dituela denboran zehar, egoera bakoitzera egokitzeko. Gaur egun, eztabaidak eraldaketa handia izan du. Izan ere, kanpoko portuaren proiektua gero eta baztertuagoa dago. Aldaketa oso garrantzitsua da. Gaur egun, ezin da kanpoko portuaren proiektuarekin aurrera jarraitu; beraz, orain bai, badia birsortzeko beharraren inguruan eztabaidatzeko aukera daukagu».


Ricardo Peñaren arabera, «Pasaiaren kasuan, egungo baldintzek ez dute kanpoko porturik ahalbidetzen, ingurumen-, ekonomia- eta finantzazio-arrazoi ugari tartean direla, eta, gainera, ezinezkoa da egun libre utzitako eremuak berrerabili... Eztabaida hori gainditzen ari gara. Orain barnealdera begiratzen dugu, eta ikusten dugu herrialdearentzako eta gure hinterlandeko enpresentzako toki estrategikoa dela badia. Portuek herrialdearen beharrei erantzun behar diete, eta beren batez besteko tona kopurua, urtean, ez da 4,5 milioi baino handiagoa izan. Barneko portua berregokitu behar dugu, solteko gaiak, siderurgia eta autoak baino ez baititugu. Hau da, ez dago dibertsifikazio handirik. Lurzoru-baliabide gutxi ditugu, Pasaian gertatzen den antzera. Gehiago eskatu ditu bertako alkateak, eta ni berarekin bat nator: ekipamendu-defizita dago».


«Nire nahia -adierazi du Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak- elkarrizketa-baldintzak ezartzea da, kanpoko portuaren gaiaz kutsatuta egongo ez direnak, eta, besteak beste, La Herreraren berrantolaketaren inguruan eztabaidatzeko bide emango dutenak. Argi dago eztabaida gertatu behar dela, eta horren ondorioz sortzen dena portua berrantolatzeko plan berezian onartu. Portukook zerbait esan beharko dugu, hura portu-jardueraren aurkakoa ez bihurtzeko, logikoa denez, horri eutsi behar baitzaio. Adostasuna arazo handirik gabe lortu behar da. Fede onez eztabaidatzeko aukera dugu, eta nik, alkate izan naizen aldetik, ezin hobeto dakit eta ulertzen dut».

Peñak azaldu duenez, «Pasaiako portua polita da, etorkizuna du eta gutxietsia izan da, kanpoko hedapen posibleen inguruko eztabaidak tartean zirela». Era berean, jada ez dugu zentral termikorik, eta lurzoru horietan, edukiontzietarako plataforma handi bat egin genezake 2015. urtetik aurrera. Hura gauzatzeko, erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoa zaigu».

Gipuzkoako Bazkundeko presidente Pedro Esnaolak, bestalde, hauxe baieztatu du: «Ez dago Gipuzkoa ulertzerik Pasaiako porturik gabe, bere salgairik gabe eta arrantzarik gabe. Ezinbestekoa izan da Gipuzkoa garatzeko, handik sartzen baitziren energia eta lehengaiak, guk faltan ditugunak. Lehiakorragoak izan behar gara. Orain aukera bat dugu, Lezo-Gaintxurizketa plataforma intermodalaren sorrera, zehazki. Gure enpresek horren beharra dute, eta portuak aurrea hartu behar du». Azkenik, Javier Belzak kanpoko portuaren proiektua ere zalantzan jarri du.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko azaroak 28

    HORA DE RENDIR CUENTAS DE LOS POLÍTICOS A LOS CIUDADANOS

    ¿ Cuantos cientos de miles de Euros de dineno público han gastado los políticos de turno en "vendernos" durante más de una década el Puerto Exterior de Pasaia?
    ¿ Cuanto dinero nos ha costado la ahora desmantelada sociedad Jaizkibia y su promoción del Puerto Exterior?
    ¿ Cuanto nos han costado los más de 250 informes de caracter técnico et, etc ?
    ¿ Las maquetas, los montajes 3D, el contínuo bombardeo de publicidad ?
    ¿ Los viajecitos,las comidas, las reuniones....?
    ¿ Cuanto dinero hay ahora para tomar medidas anticontaminación en el puerto o para poder realizar cualquier tipo de mejora del entorno ?
    ¿ Los nombres y los apellidos de los despilfarradores y dilapidadores de lo público?
    La ciudadanía estamos artos de manipulaciones,mentiras,trapicheos político-económicos de turno, de palabrería vacia y de ver una realidad fea y de como se juega con nuestra propia salud y con la de nuestro patrimonio natural.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)