Berriak Lehendakaritza
Eu

"Pertsonak dira merkataritzaren eta turismoaren erdigunea"

2013.eko azaroak 27

Iñigo Urkullu lehendakariaren iritziz, Merkataritza eta Turismo Sariak «etorkizunerako bidea erakusten» duten pertsonentzat dira. Euskal ekonomiarentzat «funtsezkoak» diren bi sektore saritzen dituzte; sektoreok, izan ere, Euskadiko Barne Produktu Gordinaren % 17 dira. Bi sektore horien indargunea arreta pertsonala dela zehaztu du lehendakariak: «pertsonak dira merkataritza eta turismoaren erdigunea». Batetik, merkataritza «eguneroko jarduera ekonomikoaren funtsezko sektore bat da», eta turismoa, bestetik, «goraka doan sektore bat». Bien aldeko apustua egiten du Jaurlaritzak merkataritzara bideratutako aurrekontua % 55 handituz eta turismoari, berriz, «berezko nortasuna» duten helburuen mapan Euskadi kokatzeko estrategia bat emanez, Basque Country estrategia, alegia.

Lehendakariak, Arantza Tapia sailburuarekin batera, 2013ko Merkataritza eta Turismoa sariak banatu ditu; Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ematen ditu sari horiek. Aurten hauek izan dira saridunak:

  • Jesús Matía, Bilboko Matía bitxi-denda: Lan-ibilbideari Merkataritza Saria
  • Beldui Txakolina, Laudio: Merkataritza-berrikuntzaren Saria
  • Foroa-Tolosa Merkat, Tolosa: Hiri-inguruen Dinamizazio Saria
  • Azkena Rock Festival (ARF), Gasteiz: 2013ko Turismo Saria
  • Guardiako Hospedería Los Parajes hotela eta Hondarribiko Jolaski, SL, turismoko ohorezko aipamenak; eta Pozalaguako kobazuloari, epaimahaiaren aipamen berezia.
4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GaldakaoDendari
    2013.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Las personas son el centro del comercio y del turismo http://t.co/qvfaSVkm7M

  • @JaioSantiago
    2013.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    @AzkenaRockFest Premio Turismo 2013 "porque la cultura también impulsa el desarrollo" http://t.co/huCgwWNlA3 @alfonsossv @lasttourint

  • @GKoGallery
    2013.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    6:50 minututik aurrera... / apartir del minuto 6:50... http://t.co/WZh2m2fPJa

  • @GKoGallery
    2013.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    'Las personas son el centro del comercio y del turismo' http://t.co/IUVCA1wWmB

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)