Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako 2013ko diru-laguntzen deialdia egiten duena. (2013-11-26(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 26

LABURPENA

ALDERDI POLITIKOEKIKO MENPEKOTASUN ORGANIKOA DUTEN FUNDAZIO ETA ELKARTEEI DIRU-LAGUNTZAK

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, alderdi politikoekiko menpekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako 2013rako diru-laguntzen deialdia egiten duen Agindua onartu du. Laguntza hauek, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoentzat dira.

Deialdi honek 95.000 euroko diru kopurua du. Diru laguntza hauen xedea honakoa izango da: pentsamendu politiko eta soziala ikertu eta garatzeko programak eta jarduerak, nahiz kultura esparruko programa eta jarduerak burutzea.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost lanegunekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau