Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua. Honen bidez, beharreko berriztapen- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deia egiten zaie Lanbide Heziketako heziketa-zikloak 2013-2014 ikasturtean ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei. (2013-11-26(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 26

LABURPENA

770.000 EURO BERRIZTAPEN ETA EKINTZAILETZA PROIEKTUETARAKO

2013-2014ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten udal titularitateko itunpeko ikastetxeek eta ikastetxe publikoek aurrera eraman beharreko berriztapen- eta ekintzailetza-proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindu bat onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran.

Deialdi honen helburua ondorengo jarduerak egiteko diru-laguntzak, 770.000 euroko zenbateko globalean, deitzea da: alde batetik, Lanbide Heziketaren prestakuntza-eskaintza produkzio-sistemaren premietara egokitzeko 2013-2014ko ikasturtean aurrera eraman beharreko berriztapen- eta ekintzailetza-proiektuak sustatzea eta, bestetik, berriztapen- eta ekintzailetza-proiektu horiek gauzatzen dituen pertsonal irakaslea erabat edo partzialki liberatzeak dakarren kostua finantzatzea, ezagutza horiek gainontzeko ikastetxeei helarazteko asmoz.

Itunpeko ikastetxeek edo udal titularitateko ikastetxe publikoek, 2012-2013ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak hitzartuta izan badituzte, hartu ahal izango dute deialdi honetan parte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau