Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, "2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Plana - Gizartea elkartzea helburu" onartzeko dena. (2013-11-26(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 26

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK BAKE ETA BIZIKIDETZA PLANA ONARTU DU, ALDERDI POLITIKOEN ETA GIZARTE ERAGILEEN EKARPENAK JASO ONDOREN

 

Azken agiriak hitzaurre bat eta eta 27 zuzenketa zehatz jaso ditu

Eusko Jaurlaritzak 2013-16rako Bake eta Bizikidetza Plana onartu du gaurko Gobernu Kontseiluan, alderdi politikoen eta gizarte eragileen ekarpenak jaso ondoren bertan. Testuari hitzaurre idatzi berri bat erantsi zaio, plan hori garatu den esparrua esanahiz hornitzeko eta berau interpretatzeko esparrua zehazteko.

Lehengo helburua dela eta, planaren garapena gizarteak eta politikariek parte hartutako prozesu bat izatea nahi izan du Eusko Jaurlaritzak. Prozesu horren ondorioz, aipatutako hitzaurreaz gainera, 27 zuzenketa zehatz ere jaso ditu 2013-16rako Bake eta Bizikidetza Planaren azken agiriak, eta bat dator 42 iradokizunekin. Hemendik aurrera, plana eta haren 18 ekimenak ezartzeko orduan, elkarrizketa eta akordioa bilatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du Eusko Jaurlaritzak. Konpromiso hori hartu du, kasu honetan, forma izateaz gain, espiritua eta mamia ere badelako parte-hartzea.

Planaren interpretazio esparruari buruz eta jasotako ekarpen guztiak aztertu ondoren, honelako atal hauetan egituratzen da plana:

1. Orainean kokatzeko gutxieneko oinarri etiko eta demokratikoak
Eusko Jaurlaritzak zein Bake eta Bizikidetza Planak norberarena balitz bezala hartu dute Eusko Legebiltzarrak onartutako zoru etikoa (lortutako adostasunik handiena da orain arte) eta horregatik, oso-osorik gehitu da eranskin gisa. Oinarri horren gainean, Bake eta Bizikidetzarako Planak bizikidetzarako akordio demokratiko bat erdiestea du helburu legegintzaldi honetarako.

2. ETAren amaieraren aurreko jarrera
Baldintza politikorik gabe ETA amaitzeko, desagertzeko edo desegiteko exijentzia da Eusko Jaurlaritzaren zein Bake eta Bizikidetza Planaren oinarria.

Horretarako lehen urratsa da armagabetze eta desegite antolatua, segurua eta behin betikoa. Horixe da erakundeek erantzukizunez jokatuz orain heldu behar dioten lehentasunetako bat.

3. Iraganaren kontakizuna
Eusko Jaurlaritzari eta Bake Planari ez dagokie kontakizun bat inposatzea, gogoeta partekatu hori ahalbidetzen duten baldintzak sortzea baizik.

Iraganari buruzko kontakizun kritikoan ezin da argudio bat bera ere erabili ETAren indarkeria, ezta giza eskubideen beste edozer urraketa ere, txikiagotzeko edo legitimatzeko -ez gatazka-egoera bat, ez aurrez aurre dauden taldeen gaineko tesi bat, ez era askotako urraketen salaketa, ez estatu-arrazoi bat, ezta etorkizun hobea lortzeko xede bat ere-.

4. Hainbat jatorritako urraketen tratamendua
Nazioarteko zein barneko txosten independenteen arabera, azken 50 urteetako giza eskubideen urraketek hainbat jatorri eta proportzio izan dituzte hamarkada bakoitzean. Hauek eragin dituzte, zehazki: ETAk eta antzeko taldeek; Segurtasun Indarrek eta/edo Estatuaren izenean aritutakoek; eta talde parapolizialek edo eskuin muturrekoek. Zoru etikoak egiaren printzipiotik horiek guztiak onartu eta ordaina ematera bultzatzen du, bat bera ere baztertu edo ezabatu gabe.

Tratamendu integral bat egingo bada, aipatutako giza eskubideen urraketa-esparru bakoitzaren balorazio espezifikoari heldu behar zaio. ETAren indarkeriaren injustizia, bere tamaina eta esanahiagatik hain zuzen, espresuki baloratu beharra dago, bereziki biktimei eta senideei eragindako bidegabeko kaltea. Jarrera hori hartzeko eskatzen du zoru etikoak erantzukizunaren printzipiotik.

5. Etorkizunaren aurreko lehentasunaren zentzua
Etorkizuna eraikitzeko ordaindu beharreko faktura ezin da izan iragana ahaztea edo aurretik zegoena mespretxatzea. Bizikidetza-etorkizun baten lehentasunari iragana argitzeko printzipiotik heldu behar zaio.

Gutxieneko etiko eta demokratiko batzuk partekatzeko gauza den gizarte bat eraiki nahi dugu, gainerako guztiaz bermeekin eztabaidatzeko. Hori da erronka, eta hori da etorkizunari buruz dugun xede argi eta arduratsua.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iurkullu
    2013.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    Hemos aprobado el Plan de Paz y Convivencia con las aportaciones de los partidos y los agentes sociales vascos http://t.co/riTu253PT3