Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Gobernuak 6.900.000 milioi euro bideratuko ditu 2014an euskal herri administrazioko langileen hizkuntza prestakuntzara. (2013-11-26(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 26

Erabakia, 2010eko abenduaren 14an herri-administrazioetako langileen hizkuntza-prestakuntzarako eta hizkuntza-gaitasunaren ebaluaketarako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artean kudeatzeko gomendioari buruzko izenpetutako Akordioa 2014. ekitaldian sortuko duen gastuari aurre egiteko 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimentzen dena.

LABURPENA

Amaierako zenbatekoa 2014-2015 ikasturterako amaierako eskarien eta tarifen aldaketek baldintzatuko dute.

IVAP arduratzen da herri-erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeaz, eta hortaz, bertako langileen hizkuntza-prestakuntzaz.

Gobernu Kontseiluak 6.900.000 milioi euroko gastua baimentzea adostu du gaur, 2014ko ekitaldian zehar Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeak (HABE) 2010eko abenduaren 14an sinatutako kudeaketa-gomendioaren ondoriozko gastuei aurre egiteko. Gomendio horren xedeak herri-administrazioetako langileen hizkuntza-prestakuntza eta hizkuntza-gaitasunaren ebaluazioa dira.

Gastuaren zenbatekoa 2014-2015 ikasturterako kontratatutako den hizkuntza-prestakuntzaren amaierako eskariak eta tarifa berrien aplikazioak eragiten dituzten aldaketen mende egongo da.

IVAPen eta HABEren arteko hitzarmenaren bidez, euskal herri-administrazioetako langileen hizkuntza-prestakuntza eta -ebaluazioa kudeatzen ditu HABEk. 2010ean sinatu zuten, eta urtero automatikoki luzatuz joan da. Luzapen automatikoa bertan behera uzteko, aldeetako batek eskatu beharko luke.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helburu nagusietako bat erakunde publikoetan euskararen erabilera normalizatzea da. Hala, besteak beste, honako prestakuntza-jarduera hauek gauzatzen ditu euskararen alorrean:

Euskadiko herri-administrazioetako langileen euskara-ezagutza ebaluatzea.
Hizkuntza-trebakuntza administratiboa: euskalduntze eta alfabetatze-ikastaroak.
Administrazio-dokumentuak normalizatzea.
Herri-administrazioak euskalduntzeko aholkularitza.
Herri-administrazioek eskatutako itzulpen- eta interpretazio- lanak.
Itzultzaileak, interpreteak eta terminologoak trebatzea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Perlajukeri
    2014.eko abenduak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno destinará 6.900.000 millones de euros en 2014 a la formación lingüística del personal de las… http://t.co/b