Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko jaurlaritzako Etxebizitzaren plan zuzentzailea azken txanpan herritarren proposamenak gehitu ondoren

2013.eko azaroak 26

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren etxebizitza arloko etorkizuneko jarduerak antolatuko dituen plan zuzentzaileak bere lan-lerroak zabalduko ditu herritarrek Eusko Jaurlaritzari Internet bidez helarazi dizkioten 7.824 proposamenetako batzuk gehituta, esate baterako, alderantzizko hipoteka edota hiriko etxezaintza.

 

Etorkizuneko 2013-2016ko Etxebizitzaren Plan Zuzentzaileari buruzko herritarren parte-hartze prozesua 7.824 proposamen jaso ondoren itxi da. Kopuru horrek, Covadonga Solaguren Etxebizitzako sailburuordearen iritzian, «animoak eman dizkio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari herritarrei zuzendutako horrelako jarduerak bultzatzeko eta era iraunkorrean ezartzeko».

Urriaren erdialdetik hona, Eusko Jaurlaritzaren irekia eta euskadi.net plataformak parte hartzeko kanal ireki izan dira, lau astez, etxebizitza politikako printzipio estrategikoak eta jarduera-ildoak kontrastatu nahi zituzten pertsonentzat edo ideia eta proposamen berriak egin nahi zituztenentzat 2013-2016ko Etxebizitzaren Plan Zuzentzailearen zirriborroan definitutako ekintzak aberasteko eta osatzeko xedez.

Prozesu horren emaitza gisa, proposamenak aztertu eta eremuka sailkatu ondoren, plana idatzi duen taldeak herritarren eta eragile adituen (erakundeak, juristak, ekonomistak, arkitektoak, etab.) 357 ekarpen hautatu eta azken dokumentuan islatuko dituzte. Horrela, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kontsulta sustatzean ezarritako helburu nagusia beteko da: plana optimizatzea.

Hautatutako 357 ekarpenetatik, 225 bat datoz planaren zirriborroan jada jasota dauden orientazio estrategikoekin. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: alokairuaren bultzada; etxebizitzara heltzeko formula berriak identifikatzen jarraitu beharra; etxebizitzara heltzeko orduan, gizarte-zailtasun handienak dituzten kolektiboen lehenespena; eraikitako parkea birgaitzearen garrantzia eta eremu behartsuenen eraberritze integrala.

Covadonga Solagurenen iritziz, «herritarrek gure proposamenekiko erakutsi duten atxikipenak Planak aurreikusten dituen ardatzei eta neurriei lehentasuna emateko balio izan digu».

Bestalde, etxebizitza-planaren zirriborroan aurrez jasotzen ez ziren 132 proposamen ere egin dira. Dokumentuaren idazleek aurrerago aztertuko dituzten ideia horiek figura berriak sartzea planteatzen dute etxebizitza politiken esparruan, hala nola alderantzizko hipoteka sustapen publikoko etxebizitzentzat (hipoteka-bermea duen mailegua etxebizitzaren jabe izanik 65 urtetik gora edo mendekotasuna duten pertsonentzat), babes publikoko etxebizitzen diseinua aldatzea gizarte-premia berrietara egokitzeko, edo programa pilotu bat garatzea, lanik gabe dauden pertsonak zaharberritze lanetarako prestatzeko.

Herritarren beste proposamen batek «masobero» edo etxezainaren figura sartzea aldezten du. Baserri munduan ezaguna da etxezainaren figura hori, Katalunian, batik bat, baina orain BPE parkean, merkataritza eta enpresa eremuan aplikatu nahi da. Figura horren bidez, etxebizitza edo lokal baten jabeak berorren erabilera hitzartzen du beste pertsona batekin, azken honek etxebizitza edo lokala mantentzearen edo zaharberritzearen trukean.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EmpreSEA
    2013.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: Plan director de vivienda del GV entra en recta final tras incorporar propuestas ciudadanas. http://t.co/DSIWb7xa4O” #UNECA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)