Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura. (2013/11/28)

2013.eko azaroak 28

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia: Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, zeinu-mintzairaren erabilera arautuko duen lege bat egiteari buruz. Legez besteko proposamenari dagokionez, behin betiko ebaztea azaroaren 21eko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (10\11\02\01\0298)
1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Euskal Irrati Telebista herri-erakundeko Administrazio Kontseiluko Idoia Mendia Cueva andrearen bateragarritasun-egoeraren gainean egina. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kide izendatzea. (10\11\07\03\0003)
2. Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, Euskadiko Zuzenbide zibila eguneratzearen gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\08\00\0006)
3. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0048)
4. BESTE BATERAKO UTZIAMozioa, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, 2013ko urriaren 10ean gizarte-larrialdietarako laguntzei buruz onetsitako legez besteko proposamena betetzearen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0049)
5. Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoko enpleguaren egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0050)
6. Mozioa, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Lanbideren funtzionamendu egokia bermatzeko Eusko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0051)
7. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa erakundeen jokabideei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0268)
8. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Ría 2000ren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0265)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau