Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendia Gernikako bonbardaketaren 73. urteurrenean izan da

2010.eko apirilak 26

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua Eusko Jaurlaritzaren ordezkari bezala joan da Gernikara 

Mendia, Gernikako bonbardaketan hildakoen oroimenez egindako lore-eskaintzara hurbildu da, gertaeraren 73. urteurrenean. 

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, Idoia Mendia, Gernikan izan da gaur, Gernikako bonbardaketaren biktimen oroimenez egin den lore-eskaintzan, gertaeraren 73. urteurrena betetzen dela-eta.  

Mendia Bizkaiko herri honetara hurbildu da Eusko Jaurlaritza ordezkatzen. Sailburuarekin, Ines Ibañez de Maeztu, Giza Eskubideen zuzendaria, Arantza Quiroga, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia eta Jose Maria Gorroño, Gernikako alkatea izan dira. 

Espainiako Gerra Zibilean zehar, 1937ko apirilaren 26an 'Condor Legio'ko hegazkinek Gernika bonbardatu zutela 73 urte bete dira gaur. Bertan ehundaka pertsona hil ziren eta haien oroimenez lore-eskaintza eta errespontsu bat egin dira Gernikako Zallo hilerrian. Bertan bonbardaketa eta gero bizirik jarraitu duten pertsonak ere izan dira.

Bonbardaketa oroitzeko ekitaldien artean dago Japoniako Ama Birjinaren erakustaldia. Nagasakiko (Japonia) Urakami katedraleko 'Maria Bonbardatua' Ama Birjinaren irudi bat erakutsi dute gaur Gernikako Bake Museoan. Mitsuaki Takami hiri horretako gotzainak ekarri du irudia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia