Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana onartu du, eragile politikoek eta sozialek egindako ekarpenek hobetuta

2013.eko azaroak 26

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio 2013-16rako Bake eta Bizikidetza Planari eragile social eta politikoren 28 ekarpenekin. Partaideza prozesu baten ondorio den plan honek jaurlaritzak arlo horretan jarduteko ezarritako lanabesak biltzen ditu azaldu du Erkoreka bozeramaileak prentsaurrekoan. Planari hitzaurre idatzi berri bat erantsi zaio eta lebeltzirrak onartutako “zoru etikoia” delakoa ere jso duela adierazi du Erkorekak.

Plana  hurrengo hiru urtetan  garatuko diren18 ekimenez osaturik dago. Ekimen hauek, bozeramailearen hitzetan, “bakearen eta elkarbizitzaren normalizazio sozialaren legegintzaldi historikoa bilakatzea” dute helburu. Horretarako jaurlaritzak nahiz eta bidean zailtasunak aurkituko dituen , “seriotasunez, erantzukizunez eta zuhurtasunez” jokatuko duela argitu du Erkorekak. Bake eta Bizikidetza Planak lau bost zutabe handi ditu euskarri: Orainean kokatzeko gutxieneko oinarri etiko eta demokratikoak; ETAren amaieraren aurreko jarrera; iraganaren kontakizuna;  hainbat jatorritako urraketen tratamendua; eta azkenik, etorkizunaren aurreko lehentasunaren zentzua.

Jaurlaritzak positibotzat jo du talde sozialistak aurrekontuei babesa ematea. Susperraldi ekonomikoa eta enplegua sortzea xedetzat duen aurrekontu- eta erakunde-egonkortasuneko agertoki baterantz elkarrekin egindako lanaren emaitza da jarrera hori, bozeramailearen hitzetan. Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politiko guztiekin harremanetan dago Jaurlaritza oraindik, kontuek babes gehiago lor ditzaten.

Eroskik finantza-erakundeekin kreditua berriro negoziatzeko eskatu duela jakin ostean, prozesua «enpresak berak jarritako helburuen arabera» garatuko dela espero du Jaurlaritzak. «Babesa eta laguntza» ematen ari zaizkio enpresari Jaurlaritza, Erkorekak azaldu duenez; halaber, finantza-estaldura emango zion zuzeneko laguntza bat baztertu du, Europako Lehia Esparruaren aurkakoa izango baitzen.

Ertzaintzako izendapen berriei buruz kazetariek eginiko galderei erantzun die Erkorekak, bestalde. Izendapenen artean «egun hartako dispositiboak diseinatzen», hau da, Ertzaintzak egun hartan zituen erronkei erantzuteko «baliabideak esleitzen lagundu zuen» Bilboko ertzain-etxeko burua izan zena dago, azaldu du Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak. Jorge Aldekoak Iñigo Cabacas hiltzea eragin zuen operatiboan inplikazioa eta erantzukizuna izatea ukatu du Erkorekak: «ez zuen zuzeneko erantzukizun edo inplikaziorik izan operatibo hartan».


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.11.26)

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)