Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak Ertzaintzaren antolamendu berriaren buru izango direnen izenak jakinarazi dizkie goi-agintariei

2013.eko azaroak 25

Hiru gizon eta emakume bat izango dira polizia-egitura berriaren goi-arduradun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia Ertzaintzako goi-agintariekin bildu da gaur arratsaldean, zehazki, intendente eta superintendenteekin, Ertzaintzaren antolamendu berriaren buru izango direnen izenak aurrez aurre jakinarazteko. Antolamendu berriak buruzagitza bat, bi atal eta Inteligentziako Bulego Nagusi bat izango ditu.

Segurtasuneko sailburuak, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuorde Iñaki Gurtubai eta Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondorekin batera, Ertzaintzako Buruzagitzaren arduraduna izango dela jakinarazi dio Jorge Aldekoari.

Herritarren Babeserako Ataleko buru Josu Bujanda izango da eta Ikerketa Kriminaleko Atalekoa, berriz, Maite Salaberria.

Azkenik, Jon Ziarsolo arduratuko da Inteligentziako Bulego Nagusi berria abiarazteaz eta antolatzeaz; orain arte, Sestaoko ertzain-etxeko komisarioa izan da.

Lehenengo izendapen horiek agintariei jakinaraztearekin batera, beste urrats bat eman da Ertzaintzaren egitura berrantolatzeko prozesuan. Egitura berriak, gainera, 18 intendente izango ditu, hain zuzen ere, arratsalde honetako jakinarazpen-bileran izan direnak.

Izendapenak jakinarazi ondoren, Lanpostuen Zerrenda berrian jasoko dira. Zerrenda, bada, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da abenduaren lehen hamabostaldian.

 Ertzaintzako burua - Jorge Aldekoa

- Zuzenbidean lizentziatua.

- Ertzaintzako kide da sortu zenetik, orain dela 31 urtetik, 1. promozioko ertzaina baita.

- Gaur egun, Bilboko ertzain-etxeko buru da, eta, aurretik, Gernikako eta Durangoko ertzain-etxeetan aritu da, buruorde eta Ikerketa Arloko arduradun gisa.

- Gainera, Getxoko ertzain-etxeko buru izan da.

- Ertzaintzaren Bizkaiko lurralde-burua.

- Ertzaintzaren Herritarren Segurtasuneko burua.

Herritarren Babeserako Ataleko burua - Josu Bujanda

- Ertzaintzaren 3. promozioko kidea.

- Orain arte, Ikerketa eta Administrazio Ataleko atal-buruorde izan da.

- Aurretik, Terrorismoaren Kontrako Ataleko buru eta buruorde izan da.

- Gipuzkoako lurralde-buru ere izan da.

- Gainera, Babeseko eta Esku Hartzeko Unitateko buru izan da, eta Beasaingo eta Zumarragako ertzain-etxeetako eta Gipuzkoako Trafikoko Eragiketen buru. 

Ikerketa Kriminaleko Ataleko burua - Maite Salaberria

- 5. promozioko kidea.

- Egun, Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Unitateko buru da.

- Irungo ertzain-etxeko unitate-buru izan zen, bai eta Ikerketako unitate-buruorde ere.

- Gainera, Irungo ertzain-etxeko Ikerketa Zentroko buru izan da, bai eta instruktore buru ere.

- Aurretik, Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Unitate Bereziko talde-buru izan zen.

Inteligentziako Bulego Nagusiko burua - Jon Ziarsolo

- 1. promozioko kidea.

- Gaur egun, Sestaoko ertzain-etxeko unitate-buru da.

- Eta, aurrez, kargu bera izan zuen Durangoko ertzain-etxean.

- Buru eta buruorde izan da hainbat unitatetan.

- Kalitate-sistemak bultzatu ditu Ertzaintzan.

Agintaritzaren egitura:

Jorge Aldekoa, Ertzaintzako burua

Josu Bujanda, Herritarren Babeserako Ataleko burua

Maite Salaberria, Ikerketa Kriminaleko Ataleko burua

Jon Ziarsolo, Inteligentziako Bulego Nagusiko burua

José Ignacio Sola, Barne Gaietako burua

Lucio Antonio Cobos, Erakunde Harremanetako eta Komunikazioko burua

Jorge Azarloza, Prestakuntza Koordinatzeko Zerbitzuko burua

José Agustín Blasco, Aginte eta Kontrol Zentro Nagusiko burua

Iñigo Ibarra, Idazkaritza Nagusiko burua

Antonio Fontaña, Trafikoko burua

Julio Antonio Arévalo, Arriskuen Koordinazio Orokorreko burua

Jesús María Markaida, Laguntza Taktikoko burua

Juan Miguel Quintana, Brigada Mugikorreko burua

José Ramón Lezertua, Erakunde Segurtasuneko burua

Miguel Angel Trecu, Arabako lurralde-burua

Roberto Alava, Gasteizko ertzain-etxeko burua

Josu Gotzon Lujua, Bizkaiko lurralde-burua

Todor Aresti, Bilboko ertzain-etxeko burua

Alfonso Garaikoetxea, Gipuzkoako lurralde-burua

Fco. Javier Ardanaz, Donostiako ertzain-etxeko burua

Joseba Mirena Urrutia, Ikerketa Kriminaleko burua

José María Yurrebaso, Polizia Zientifikoko burua

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko azaroak 27

    Ante el anuncio publico por parte de la Consejería de interior, sobre una nueva reestructuración de la Ertzaintza. Adaptándola a los nuevos tiempos, y así poder combatir con mayor eficacia las nuevas formas de delito. Quizás sea también el momento para combatir un histórico mal interno, que arrastra desde sus comienzos. La politización de su estructura.

    Mal este que ha degenerado con frecuencia en una endogamia ideológica (al que han jugado tanto unos como otros) dejando más de una vez relegados a un segundo plano, los criterios de eficiencia.

    Desde nuestra perspectiva colectiva de humildes ciudadanos, y desde la mia personal en mi calidad de Educador Social y profesor habilitado por interior del personal seguridad, en area socioprofesional. Desearíamos ver una Ertzaintza que ejerce su función con absoluto respeto al ordenamiento jurídico, neutralidad política e imparcialidad personal.
    En cuyas relaciones con la comunidad a quienes debe auxiliar y socorrer. Se cree un clima de confianza y seguridad.
    Y que tampoco este exenta de responsabilidad penal, civil, administrativa o disciplinaria en caso de incumplimiento.

    Este es el modelo policial que la ciudadanía Vasca del siglo XXI demanda. Si las reformas están encaminadas a conseguirlo. Sean bien venidas.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)