Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

AGURAINGO IKASLEEK EUROPAKO “CONSUMER CLASSROOM” ESKOLARTEKO SARIA IRABAZI DUTE

2013.eko azaroak 25

 

  • Kontsumo jasangarriaz osatutako poster digitala egin dute Aguraingo gazteel
  • Aniturri BHI-ko ikasle eta arduradunek gaur goizez jaso dute saria Bruselan, Europako Kontsumo komisarioaren eskutik

Aguraingo Aniturri Bigarren Hezkuntzako Institutuko DBHko 4. eta Batxilergoko lehen mailako ikasleek irabazi dute Europako eskolarteko "Consumer Classroon" saria, lehiaketa horren lehen edizioan. Europako Batasunak 2013an sortu duen web gune interaktiboa da Consumer Classroom, kontsumoarekin zerikusia duten gai erabilgarriak jasotzen dituena. Lehiaketan Europako Batasuneko 56 ikastetxek hartu dute parte ( Italia, Espainia, Rumania, Letonia, polonia, Portugal, Erresuma Batua, Alemania, Norvegia eta Frantziakoak), eta guztien artean Arabako Lautadako institutua gelditu da lehen lekuan. Irabazleek gaur goizean bertan jaso dute saria Bruselan, Europako Kontsumo Komisario Neven Mimikaren eskutik. 

Saria emateko ekitaldia  gaur goizean izan bada ere, Aguraindik Bruselara joan diren 41 ikasleak asteburuan hasita ari dira euren saria gozatzen, larunbatetik ari baitira hiri bisitatu eta Europako erakundeak bisitatzen, Aniturri Institutuko arduradunekin batera.

Proiektu irabazlea

Irabazleek "Environmental problems the earth is facing" proiektua aurkeztu zuten, kontsumo jasangarrirantz bideratutako poster digitala, Idoia Zapiain irakasle eta proiektu europarren koordinatzaileak lagunduta. Comenius proiektua ardatz hartuta, webquest bat landu zuten. Ondoren ikasle talde batek bideoak grabatu zituen, galdera honi erantzuna emateko: zein da zuretzat ingurumen arazorik larriena? Beste talde batek aldiz, iritzi artikuluak idatzi zituen. Lan guztiak poster digital batean bildu zituezten, eta ekainean ikus-entzunezko lan hori aurkeztu zuten lehiaketara, azkenik. Uztailean jakin zuten euren lana izan zela garaile.

Erabakia ezagutzera ematerakoan, Europako Kontsumo gaietarako Komisario Neven Mimikak, zera esan zuen: "Irabazleek agerian utzi dute ideia bikain batek, grinarekin eta lanarekin uztartuz gero, ikuspuntu berria sortu dezakeela, eta gainera kontsumitzailearen inguruko gaiei buruz kontzientzia sortu. Consumer Classroom-ek aukera ematen die Europa guztiko ikasle eta irakasleei kontsumitzailearekin lotutako gai guztien inguruan era sortzailean pentsatzeko, eta euren inspirazioa eta hezkuntza baliabideak partekatzeko".

Aguraingo ikasleek okasio hau baliatu nahi izan dute komisarioari kontsumo gaien inguruko euren galdera eta kezkak helarazteko, honako gai hauetan: Europako herrialdeen artean energia tarifetan dauden aldeak,  plastiko et abilgarrietan Europako legedia, telefono mugikorren nazioarteko tarifak, hizkuntza gutxituak eta kontsumoa, produktu transgenikoak...

Aguraingo Aniturri BHI Europako Elos sareko kide da, eta urteak daramatza Europako beste ikastetxe batzuekin Comenius proiektuetan parte hartzen. Egunerokoan, ikastetxeak Europako dimentsioa irakasten du.

Gasteizen, 2013ko azaroaren 25ean

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @agirregabiria
    2014.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    Escolares de Agurain ganan el concurso interescolar Europeo 'Consumer Classroom' - http://t.co/62YeoKSV25

  • @KZguneaTIC
    2013.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: AGURAINGO IKASLEEK EUROPAKO “CONSUMER CLASSROOM” ESKOLARTEKO SARIA IRABAZI DUTE. http://t.co/Sl20EeDB4L

  • @_balmaz_
    2013.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: AGURAINGO IKASLEEK EUROPAKO “CONSUMER CLASSROOM” ESKOLARTEKO SARIA IRABAZI DUTE. http://t.co/Sl20EeDB4L

  • @hirinet
    2013.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @aniturribhi: @anamenabar @hirinet @argia @berria Aguraingo Aniturri BHIk saria jaso zuen atzo Europako Batzordean http://t.co/htO3OximSX

  • @aniturribhi
    2013.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    @anamenabar @hirinet @argia @berria Aguraingo Aniturri BHIk saria jaso zuen atzo Europako Batzordean http://t.co/htO3OximSX

  • @aniturribhi
    2013.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    @elcorreo_com @eitbcomNoticias @NoticiasdeAlava Instituto de Agurain recibe premio en la Comisión Europea http://t.co/xcoB8VYrHl

  • @aniturribhi
    2013.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    @elcorreo_com @NoticiasdeAlava AGURAINGO IKASLEEK EUROPAKO “CONSUMER CLASSROOM” ESKOLARTEKO SARIA IRABAZI DUTE. http://t.co/F7lSPzVkY6

  • @aniturribhi
    2013.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    AGURAINGO IKASLEEK EUROPAKO “CONSUMER CLASSROOM” ESKOLARTEKO SARIA IRABAZI DUTE. Aniturri en la Comisión Europea http://t.co/F7lSPzVkY6

  • @aniturribhi
    2013.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Aniturri BHI Europako Batzordean. Escolares de Agurain ganan el concurso interescolar Europeo "Consumer Classroom" http://t.co/xcoB8VYrHl

Komunikabideek behera kargatzeko