Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ur handiak direla eta, URA-k Arratia ibaian abian dituen obrak eten ditu aldi baterako

2013.eko azaroak 25

Azken hilabetean emandako prezipitazio oparoak direla eta, Uraren Euskal Agentzia-URAk aldi baterako eten ditu Areatzan (Bizkaian) abian dituen lanak. Lan hauek Arratia ibaiaren egokitzapen hidraulikoa eta ingurumenaren berreskurapena dute xede.

Lanak joan den irailean hasi ziren, erakunde eskudunen baimenak jaso eta gero. Orain arte obrara heltzeko ezinbesteko diren sarbideak atontzen aurreratu da.

Berez egokitzapen hidraulikoa eta ingurumenaren berreskurapenari dagozkion lanak hasi berriak zirela, ur handiak eman dira, joan den astean emandako atertu gabeko euriengatik. Euri horiek Zadorra arrotik Arratiako arrora ura eramatea ekarri du, eta, ondorioz, Undurraga urtegian ur-hustuketa handitu da. Horregaitik Arratia Ibaiako ur emaria nabarmen handitu da, eta, hortaz, abian diren lanen etetea ekarri du ezinbestez. Izan ere obrek behar duten ziurtasun maila bestela ezin da bermatu.

Ur-emariaren mailak ahalbidetzen duenean, URAk lanekin jarraituko du. Ahal izan ezkero, aldez aurretik lanen bukaerarako aurreikusitako epea (2014ko uda) mantentzen saiatuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau