Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura: LOMCE-ari buruzko eztabaida monografikoa

2013.eko azaroak 27

Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-erreformaren aurka dagoela adierazi du, bere ustez «hezkuntzaren arloko EAEren eskumenak urratzen» baititu, eta ez baitu «euskal hezkuntza-sistema hobetzen laguntzen».

Horiexek dira Hezkuntzako, Hizkuntza Politikako eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eman dituen arrazoiak; bere esanetan, Eusko Jaurlaritzaren «nahia LOMCEk gure hezkuntza-eredua urratzea eta gure gaitasunei erasotzea ekiditea da». Ideia horri jarraiki, Uriartek «laguntza» eskatu die Legebiltzarreko taldeei, elkarrekin euskal hezkuntza-sistema «babestu» ahal izateko. Bestalde, Wert ministroaren hezkuntza-erreformari uko egiteko honako arrazoi hauek eman ditu Uriarte andreak: ez dela gizarte-adostasunetik sorturikoa, ez dituela errespetatzen EAEren eskumen bereziak eta Euskadin lortuak ditugula legeak ezartzen dituen hobekuntza-helburuak. Uriartek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa jarriko du Konstituzio Auzitegian. Eta zera erantsi du: «Errekurtso horrek ez dakar berekin Euskadin ez denik legea aplikatu behar», ondorioz, erreforma «saihesten» saiatuko da Jaurlaritza.

Osoko bilkura egin du gaur Legebiltzarrak Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoari (LOMCE) aurre egiteko oinarriak eta lan-ildoak eztabaidatu eta ezartzeko. Taldeen parte-hartzeen ostean, Uriarte sailburuak hartu du hitza, eta Jaurlaritza zergatik dagoen LOMCEren eta hura Senatuan onartu arte –azaroaren 20an– eginiko bidearen aurka azaldu du.

Sailburuak emandako arrazoien arabera, Espainiako gobernuak proposaturiko hezkuntza-erreformak eragin negatiboa du EAEko hezkuntzaren hainbat alderditan. Alde batetik, Uriartek Euskadiko Lanbide Heziketaz hitz egin du, zeina, Europako Batzordearen arabera, «Europako aurreratuenetako bat» baiten. Gure Lanbide Heziketak, adierazi du Uriartek, «balorazio oso handia du euskal ekoizpen-ehunean» eta ikasleen % 40 berreskuratzen ditu bigarren mailako hezkuntzarekin edo erdi mailakoarekin jarrai dezaten, eta «LOMCEk ez du horretarako aukerarik ematen». Hizkuntzari dagokionez, Uriartek «onartezintzat» jo du Espainiako gobernuak EAEri dagokion arlo bat arautu izana, «eskumenen inbasioa baita hori».Hortaz, erreformak, besteak beste, honako alderi hauei eragiten diela argudiatu du: kurriculuma, ikasleen ebaluazioa, ikastetxearen independentzia, eta abar.

Azkenik, Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko hezkuntza-komunitatea Heziberri 2020 plana lantzen ari direla gogorarazi du, «hezkuntza-sistema sendotzeko eta hezkuntzako eskumenak garatzeko» helburuarekin.

(10\11\08\00\0011)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)