Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi eta Errioxa zubigintzan arituko dira nekazaritza, ikerketa eta garapena eta babes zibilaren arloetan

2013.eko azaroak 25

Urkullu Lehendakariak eta Errioxako presidentea den Sanzek lankidetzan aritzeko protokolo orokor bat izenpetu dute administrazio bien koordinazioa hobetzeko

Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur Euskadik eta Errioxak sinatutako protokoloari garrantzia eman dio Erkidego bien herritarren beharrei erantzuteko "konpromisoa eta borondatea" erakusten duelako. Errioxako presidente Pedro Sanzek eta Urkullu lehendakariak bi admnisitrazioen arteko harremanaren normalizazioaren seinale bezela hartu dute hitzarmen hau. Urkulluren hitzetan "akordioa etorkizunerako begirada da", konfidantza eta suspertze ekonomikoa bilatzen duena.Iñigo Urkullu lehendakariak eta Errioxako Gobernuko presidente Pedro Sanzek elkarrizketa izan dute gaur goizean Errioxako Gobernuaren Jauregian, eta interes komuneko zenbait arlotan (nekazaritza, hezkuntza, kultura eta turismoa, ikerketa eta garapena, ingurumena, landa-garapena eta babes zibila) bi erkidegoen arteko lankidetza areagotzeko aukera emango duen protokolo orokor bat sinatu dute.

Protokoloaren helburua da bi erkidegoen artean elkarlanerako zubiak egiten jarraitzea, Errioxak eta Euskadik bizi duten harreman instituzionalen etapa berria, arrazionaltasunaren, sinpletasunaren, gardentasunaren eta baliabideen ekonomiaren printzipioetan oinarritua, sendotzeko.

Halaber nabarmendu dute protokoloaren printzipio direla leialtasuna, eraginkortasuna eta zerbitzua, bi Autonomia Erkidegoen herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzearren betiere, pertsonen arazoei irtenbide konkretuak ematea izan behar baitu eskualdeen arteko elkarlanaren xedea.

Bi agintariek egin duten bigarren topaketa da hau, irailaren 12an Ajuria Enean egin baitzuten aurrenekoa, non osasunaren alorreko lankidetza-hitzarmena sinatu baitzuten, bi erkidegoetako herritarrek osasun-arreta izateko eta ekitatez gozatzeko aukera bermatzearren eta, hala, aurreko aldietako gatazka gainditzearren.

Gaur sinatu den protokolo orokorrari dagokionez, urtebetez egongo da indarrean eta arlokako hitzarmenetan gauzatuko da, arlo horietako arduradun politikoek sinatuko dituztenak.

Landa-garapena, ingurumena eta ekoizte-bilbeko gako teknologiak

Protokolo horren bitartez, Errioxak eta Euskadik informazio- eta lankidetza-kanalak izango dituzte Landa Garapeneko programak hobeto aplikatzeko, hala nekazaritzaren eta nekazaritza-elikagaien sektorearen lehiakortasuna handitzearren.

Kapitulu horretan garrantzi berezia dute mahasgintzak eta ardogintzak. Hala, sektorearen mesedetan lan egiteko konpromisoa hartu dute bi erakundeek, aldian behingo koordinazio-bilerak sustatuz Errioxako ardoaren aldeko politika komunak garatzeko, Nafarroako Foru Komunitatea gonbidatuta, Errioxako Jatorrizko izendapenaren kide denez.

Horrez gain, bi erkidegoek hitzartu dute nekazari profesionalen jarduera eta zuzeneko laguntzek eragindako sektoreen lehiakortasuna bermatuko duen Nekazaritza Politika Bateratua aplikatzeko eredu jakin baten babesa sustatzea, eta bat etorri dira erremolatxaren sektorearen interesa babestearen garrantzia baloratzen, bi Erkidegoetan nabarmena baita.

Bestalde, ingurumenaren babesaren arloan, ondare naturalaren babesean, bereziki bi erkidegoen arteko mugen ondoko eremuetan, lankidetzan jarduteko eta elkarri laguntzeko mekanismoak diseinatzea adostu dute.

Elkarlanean jarduteko protokolo orokorrak ekimen komunak xedatu ditu, halaber, berrikuntza-kontuetan. Izan ere, ohiko enpresen lehiakortasuna hobetzearren, haientzako sentsibilizazioko, informazioko eta trebakuntzako ekimen bateratuak sustatzearen aldeko apustua egin da KET-en (Key Enabling Technologies) alorrean, zeinean biltzen baitira funtsezko teknologia batzuk, hala nola bioteknologia, nanoteknologia eta IKTak.

Hezkuntza eta Kultura eta Turismoa

Hezkuntzaren alorrean, esperientziak partekatzeko aukera ematen duten alorretan jardungo dute batera Euskadi eta Errioxa, hezkuntzaren kalitatea hobetze aldera. Arlo honetan Lanbide Heziketari buruzko lan-arlo komun bat diseinatuko da, Pedro Sanzek azaldu duenez, «hezkuntza-sistemaren barruan arlo gakoa delako, trebakuntza osatuagoa eskaintzen duena eta ikaslea lan-merkatura hurbiltzen duena, horiek guztiak gure enpresa-bilbearen lehiakortasunaren mesedetan direlarik».

Kulturaren eta Turismoren arloan, berriz, ekimen komunak sustatzen jarraituko dute bi erkidegoek, hala nola Errioxako eta Arabako Errioxako mahastiaren kultur paisaia delakoaren hautagaitza, esaterako, oraintsu Gizateriaren Ondare izendatzeko Espainiako hautagai izateko hautatu berria duena Ondare Historikoaren Kontseilu Nazionalak.

Hala, elkarlanean jarduteko protokoloak lehenetsi du kulturaren eta turismoaren arloetan ondarearekin, enoturismoarekin eta produktu gastronomikoekin lotutako guztia sustatzeko ekintza bateratuak ezartzea.

Babes Zibila

Azkenik, babes zibilaren alorrean, gaur sinatu den hitzarmenak jaso du bi erkidegoek segurtasun publikoko kontuetan prebentzioa eta erantzuna areagotzeko mekanismoak hobetzeko hartu duten konpromisoa. 112 zenbakira egindako larrialdiko deien arreta egiteko eta bi lurraldeen arteko mugaren inguruko eremuetan egin beharreko operazioetan koordinazioa hobetzeko protokolo bat prestatzen gauzatuko da konpromiso hori.

Horrez gain, arrisku-egoeretan elkarri laguntza eskainiko diote, erreskateko eta salbamenduko antzezpenak egitea sustatuko da, gaiari buruzko trebakuntza-ekintza komunak bultzatuko dira (ikastaro, jardunaldi, mintegiak…) eta jarduteko metodologiei eta planei buruzko esperientziak trukatzea ere bai.

Protokoloaren jarraipena eta kontrola egiteko, Lotura eta Koordinazioko Batzorde bat sortuko da, Errioxako Gobernuko Presidentziako Sailburu Emilio del Riok eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako idazkari nagusi Jesus Maria Peñak koordinatua eta bi administrazioek kopuru berean izendatzen dituzten goi-karguek osatua.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Arranegiko
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Construyendo puentes en Hispania https://t.co/fMMuZpiUA2 @rubenmugica @conrado_escobar

  • 2013.eko azaroak 27

    Qué gran proyecto

  • @jaionearratibel
    2013.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi y La Rioja construyen puentes en materia de desarrollo rural, medio ambiente,... http://t.co/2AztNMqiMV

  • @silbiagv
    2013.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Euskadi y La Rioja construyen puentes en materia de desarrollo rural. http://t.co/SV0o0HIvNS #riojaalavesa @Irekia

  • @P_Arcas
    2013.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Con el convenio firmado hoy en La Rioja miramos al futuro de la colaboración interregional http://t.co/o7uohoQ4hX

  • @vdelaserna
    2013.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Con el convenio firmado hoy en La Rioja miramos al futuro de la colaboración interregional http://t.co/o7uohoQ4hX

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro Sanz, Pte. de La Rioja